Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

betile iz betazal ertzetako ilea.

Betazalak hetsiak izanez, betileak beherean eta ageri-agerian aurkitzen ziren.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 65. orr.

Ilea kasik zuria zuen, baina betileak artean beltzak eta sarriak zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 353. orr.

Kattalinek begiak doi-doia irekitzen ditu, betileen artetik argitu duen ala ez ikusteko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 114. orr.

Bezperan betileen azpian zeukan pinporta ez zegoen betileen azpian; apur bat beherago zegoen, begi-zuloaren marran.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 39. orr.

Egun batean konturatu zen, ordea, hutsuneak zituela betileen artean eta begiak ukitu orduko hiru-lau betile jausten zitzaizkiola.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 111. orr.

Betileetako eta bekainetako ile bakoitza ezin zion ikusi, neskatoa bere begi ahuletatik hurbilegi zegoen eta.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 48. orr.

Pepponek betilerik mugitu ere egin gabe hartu zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 50. orr.

Betileak erre beharrean aritu zela Parisko inprimeria batean bi sosen truke lanean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 89. orr.

Betileak luzatu eta iluntzeko pintzela.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 31. orr.

Betileekin pinpilinpauxa muxuak ematen dizkiot besapeak sortutako tolesturan.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 131. orr.

Aurpegia goraturik begiratuz serio, lotsagorritu ninduen betileetaraino.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 176. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Betazalak jaitsirik dauzka eta trabarik gabe ikus ditzaket haren betile eder kiribilduak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 68. orr.

Azpildura arrosak ageri zituen betile zurbilen inguruan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 44. orr.

Begi keinu bat egin zidan bere betile faltsuekin.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 112. orr.

Amerikar bizargabe bat dut buruan, betile beltz lodiekikoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 281. orr.

-Zu sehaskan hasiko zinen -esan zuen Mr. Fallikek betile grisen azpitik zeharka begira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 295. orr.

-Ez niri egin itaunketarik, epaile jauna, nik ez dakit ezer horretaz -esan zuen, bere betile luzeak beheititzeaz batera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 307. orr.

Zilarrezko betileak daramatzana?  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 133. orr.

Are gehiago nabarmendu zitzaizkion kolore beltz dirdiratsuz margotutako betile fin kiribilduak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 118. orr.

Anaiak betile jori luze ederrak zituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 65. orr.

Begiak argi, ordezko betileak tente eta luzeegi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 261. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bera bai zela ederra: hortz zuri politak, bibotetxo leuna, begi samurrak eta neska-betile handiak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 175. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere betile luzeak (3); betile beltz (4); betile luzeak (7); betileen azpian (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus