Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horregatik areago, emaiezu bertsooi, ene jainkozko, xarma betikorra. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 35. orr.
Ikusten dute, bada, Jaungoiko betikor, zure hitz hauek irakur edo entzutean, aldiaren lehen-gero guztien aldean zure egonarrizko irautea gailentzen dela; halere, ez dela aldian eginiko sorkaririk zuk ez eginik. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 264. orr.
Hilkorra betikorrarekin batzea eta sentikide eta ekinkide direla pentsatzea zorakeria baita benetan. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 211. orr.
Gainera, betikor dirauten zer guztiek edo kolpeak aldaratu behar dituzte, gorputz solidoa daukatelako, eta ez sartzen utzi barne zatiak disozia ditzakeen ezeri. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 211. orr.
Ez al da hau Jaungoikoaren Etxea, ez Jaungoikoaren betikide baina bere neurrian zeruetan betikorra? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 263. orr.