Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Betiko lege izango duzue hau belaunez belaun. Elizen arteko biblia Ir 30,10
Betiko bizitzarik ba al da? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 265. orr.
Ez gara betiko bizia irudikatzeko gai. Berria - Gaiak 2004-06-09
Betiko apez berriak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 308. orr.
Betiko itoginak harria zulatzen duela diote. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 49. orr.
Zeren ohiko eta betiko biandak gogait eragiten baitzidan eta oka. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 503. orr.
Eta hortik segituz gero, betiko zuloan ibiliko gara beti. Berria - Harian 2005-04-01
Bestalde, horri esaten zaio, betiko alarde honetan, "ohean ona" izatea: txorta-laguna errenditzea, menderatzea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 90. orr.
Nola jartzen zuen beti bezala oliba kopa izoztuan, nola isurtzen zuen gero likidoa, betiko keinuaz. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 15. orr.
Armairua ez zegoen betiko tokian. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 83. orr.
Organistarentzat, betiko gauzak betiko lekuetan ikusiaren ikusiaz ziur aski ikustezin bilakatu den txapa batek Dylanen arreta bereganatu du. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 141. orr.
Katuak betiko teilatuetan. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 133. orr.
Frantzisko utziezineko utopia bezala ageri zaigu, betiko Ebanjelioaren utopia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 48. orr.
I. J. Asscher Diamond Company-k Hegoafrikako merkatu berriaren alde egin zuen apustu, betiko Brasilgo tradizioari eutsi ordez. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 74. orr.
Dohain hau, zirrara hau, egintza hau denon artean banatua izango da betiko bizitza bera bezala. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 384. orr.
Gure betiko antagonismoetan zubi egingo duten subjektu politiko berriak zertan oinarrituko diren azaldu beharra dago. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 95. orr.
Tenisak eta zure betiko galtzerdi zuriak kendu zenituen lehenik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 27. orr.
Zure betiko Anne M. Frank. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 22. orr.
Bere betiko izena berreskuratzea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 216. orr.
Dowland beti minez, betiko minez, bizi izan zen, semper Dowland, semper dolens. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 59. orr.
Betiko kontua, arazo ekonomikoen oinarria: etekinak nola banatzen diren giza talde desberdinen artean. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 91. orr.
Eta betiko loan murgildu zen gero errukarria. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 130. orr.
Chandlerrek berak beste eleberri batean, Betiko loa delakoan, Marloweren ahotan jarritakoak erantzun guztien zilegitasuna adierazten du. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 102. orr.
Potzolorekin saiatu nintzen gero, betiko "ezin orain telefonoan jarri" bertze erantzunik jaso gabe komisaldegian. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 182. orr.
Zorionez hor daukagu Frantziako itzulia denbora pasa, betiko edo bederen aspaldiko jokoetan sartuko baitira telebixta guziak. Herria 2001-07-12
Ez diot zentzurik ikusten istorio betikoak errepikatzen jardun beharrari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 10. orr.
Gairik funtsezkoenak eta norberaren ikuspegi betikoenak. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 129. orr.
Dena jakin nahia, arau betikoetatik urrutiratu ezina. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 165. orr.
Bertuteen bidez iristen gara, izan ere, egiazko aberastasun zerutar eta betikoetara. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1007. orr.
-Betikoa da, hastapen hastapenetik, gizona gizon denetik, bata bertzearen kontrako herra. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 97. orr.
Eskerrak eman zeruko Jainkoari, haren maitasuna betikoa baita. Elizen arteko biblia Sal 136,26
Bake iraunkor betikoa. argitan nahiago ditugu bizidunak bizigabeak baino, sentiberak sentitzen ez dutenak baino, adimendunak irrazionalak baino, betikoak hilkorrak baino. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 333. orr.
Ahotsa betikoa zuen, bere harrokeria ukitu harekin. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 49. orr.
-Ez duk horren betikoa. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 41. orr.
Lasaitzeko egin nien haserre bizian behatu zidaten betikoei, asanbladetan adostu gabekorik onartzen ez dutenei. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 266. orr.
Esaterako, betikoek dirua ateratzeko taberna bat dute. Berria - Harian 2005-05-22
Handia eta goraipagarria truke hau: oraingoa betikoagatik utzi, lurrekoen ordez zerukoak merezi. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1197. orr.
Ez hasi betikoarekin, badakizu lanpetuta gabiltzala. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 164. orr.
Nire ustetan Euzkadiren edo Euskadiren eraikuntzarako eskemek betikoan jarraitu zuten. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 92. orr.
Eta betikoan gaituk. Txillardegi «Putzu», 1999 - 26. orr.
Betikoak betikotan. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 78. orr.
Betiko geratuko zaio irudi hori gogoan atxikia: emaztea, hil hurren, ohean etzanda, kantuan, kementsu eta adorez, erlojuari ordurik ez jotzeko esaka. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 16. orr.
Orain eta betiko, iraganak markaturik nago. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 70. orr.
-Zergatik ez gara betiko hemen geratzen? Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 164. orr.
Nire adiskidea lo zegoen betiko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.
Benetan betiko lo banengo bezala egin dut lo. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 77. orr.
Mundua eta beronen grinak iragan egiten dira; Jainkoaren nahia betetzen duenak, berriz, betiko irauten du. Elizen arteko biblia 1 J 2,17
-Betiko utzi al diozu hitz egiteari? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 155. orr.
Bere barne egonezinak ez zion atsedenik ematen, harik eta 373.ean hemeretzi urterekin bere bizitzaren ildoa betiko markatuko zuen zerbait gertatu zitzaion arte. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 9. orr.
Itun horren indarrez betiko ematen diet apaizgoa, bai berari, bai beraren ondorengoei. Elizen arteko biblia Zen 25,13
-Betiko desagertu da -zioen-, eta orain dena ilun eta hutsik geratu da. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 383. orr.
Beharbada betiko moldatu beharko dute zu gabe. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 26. orr.
Behin esana betiko esana eta etzana gelditzea ez zuen gutako inork asmatu. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 13. orr.
Bizia urte asko edo betiko luzatzeaz ari garenean, jadanik ez gara zientzia-fikziozko zerbaitetaz ari. Berria - Gaiak 2004-06-09
Urrutiko iraganetik material asko samar ateratzea lortzen nuen, ordura arte betiko galdutzat neuzkan gauzak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 13. orr.
Baina nahaste-borraste hura ere ez nuen betiko, zeren, ezustearen ondotik eta lehen beldurraren ondotik, bizi-nahiak eta iraun-nahiak hartaraturik, suspertu eta areagotu baitzitzaidan injenioa, piztu zitzaidan buruan argi bat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 490. orr.
Gizon batek betiko zeukan lur bat feudo bihurtzen bazuen, feudo hori ezin zen bizi artekoa izan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 338. orr.
Frantziskok Jauna aukeratu zuen betiko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 69. orr.
Gure ahots lehen erlatsarekin eta gero betiko mutuaraziarekin oihu egiteko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 327. orr.
Guregatik segi beza betiko horrelaxe loak, ez baitugu seneratzeko irritsik nabari. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 217. orr.
Zugatik izanen naiz betiko uros edo maluros. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 76. orr.
Akabo, betiko, eraikitakoaren eta neurtutakoaren arteko elkartasuna. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 137. orr.
Donostiatik aldegin behar nuela sumatzen nuen, joan egin behar nuela, betiko agian. Txillardegi «Putzu», 1999 - 31. orr.
Gizakiak ezer ez du betiko. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 279. orr.
Zapetaintza ikasi zuen Battittak goizik bainan ez betiko. Herria 2001-05-10
Kito betiko. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 254. orr.
-Betiko, adiskidea, betiko -erantzun zidan, orratzetatik begirik apartatu gabe. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 52. orr.
Betiko herren geratuko zaizue. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 15. orr.
Errege da Jauna betiren betiko! Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 175. orr.
Behin-behineko hipotesiak aise bihurtzen dira behin-betiko jakite, arian-arian eta ahotan maiz erabiliaren bortxaz. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.
Ez dutela jaso herenegun onartu zen behin betiko testua. Berria - Ekonomia 2006-01-12
Konstituzioaren gaineko iritzi horrekin egokitu zuten txostenaren behin betiko bertsioa. Berria - Mundua 2006-01-20
-Bihar emango dute behin betiko epaia. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 29. orr.
EABk ez du oraindik behin betiko jarrera finkatu. Berria - Harian 2006-05-09
Badakigu hainbat aldiz elkarrizketatu zela isilean Frantziskorekin, bere behin betiko erabakia hartu aurretik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 53. orr.
Hurrengo bileran behin betiko eskaintza mahaigaineratuko dutela iragarri zuten. Berria - Ekonomia 2004-04-16
Beste lauzpabost urte beharko dira behin betiko ondorioak atera ahal izateko ezinbestekoa den ikerketa egiteko. Berria - Gaiak 2004-12-22
Gaur kaleratuko dituzte behin betiko emaitzak. Berria - Gaiak 2006-01-15
Europara itzuliko da datozen egunetan, «behin betiko konponbidea» aurkitu arte, Chiracek atzo esan zuenez. Berria - Gaiak 2006-02-16
Bera ez doa, aurrerapen geldo batean, iritziaren arlo nahasitik berezitasunera edo zientziaren behin betiko egonkortasunera. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 159. orr.
Behin betiko hautapenean huts egiteko beldurrez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 36. orr.
Jenialtasuna behin-betiko dohaina zen, ipuinetako amandreek makila miresgarriaren ukituarekin eransten zituztenak bezalakoa. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 154. orr.
Behin betiko Erregelaren garrantzia nabarmendu nahi izan du, Jainkoak berak emana dela azpimarratuz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 764. orr.
Ilunpetan biziarazten nau, behin betiko hildakoak bezala. Elizen arteko biblia Sal 143,3
Zure xedapenak behin betiko zuzenak: ulertarazi haiek niri eta biziko naiz. Elizen arteko biblia Sal 119,144
Zaila baita zentzu bakarra, zentzu unibertsal eta behin betiko bat ematea hitz horiei. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 99. orr.
Zein emakume gaztek ez luke irakurri nahiko bere aitaren behin betiko biografia, nahiz eta aita hori fabrikako langile edo baserritarren banku bateko gerentearen laguntzaile baizik izan ez? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 354. orr.
Azken eta behin-betiko jauzia egiteko prestatzen ari den kobra batek. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 130. orr.
Gerra zahar baten ondorengo behin betiko garaipena. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 54. orr.
Kroazia 2-3 hurbildu zen, Tudorren burukada bati esker, baina Lampardek behin-betiko 2-4koa lortu zuen. Berria - Kirola 2004-06-22
Torturatzailearena, aldiz, behin-betiko kaltea da, inoren nor izatea bortxaz suntsitzen saiatzen denak bere giza duintasuna behin betirako suntsitzen baitu ahaleginean. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 165. orr.
53 urte betetzear dagoen arren, kantu naïf-ak egiten jarraitzen du, behin betiko nerabea balitz bezala. Berria - Kultura 2004-04-24
Erretiroko pentsiodunez gain, 137,87 euro jasoko dituzte batez bestez behin betiko ezinduek eta 89,31 euro alargunek. Berria - Ekonomia 2004-12-16
Behin betiko gunera eraman zituzten. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 98. orr.
Hor eraiki nahi du Frantziako Gobernuak zabor nuklearrentzako behin betiko biltegia. Berria - Gaiak 2004-11-09
Birusaren kontrako behin betiko txertoa. Berria - Gaiak 2006-05-04
Behin betiko hitz erabatekoak, azti baten edo aingeru baten jakituria postulatzen duten hitzak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 31. orr.
Demostraziook sekula betiko gal ez daitezen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 98. orr.
Lo suspergarri bati emana ote, ala koman eroria sekula betiko? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 23. orr.
Askotan maletak itxita geratzen ditun, sekretu guztiak barruan gordez sekula betiko. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 198. orr.
Ez dut gehiagorik galdatzen, non ez den gure adiskidantzak iraun dezan sekula betiko. Adio, jauna; zure jokabideak dit erakutsiko zer nolako sentimenduz behar natzaizun izan, sekula betiko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 80. orr.
Hala jokatuta, gera zitezen, lur gainean gizona, bizialdirako aske, eta lurpean emakumea, sekula betiko preso. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 41. orr.
Peter eta Wendy horretan agertzen dira, jakina, Sekula Betiko Lurraldea eta Kako-oker kapitaina. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 11. orr.
Sekula Betiko Lurraldea Barrieren lurralde desiratua da, haurtzarokoa. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 12. orr.
Irla zoragarri horietatik, goxo eta erosoena Sekula Betiko Lurraldea da. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 32. orr.
Sekula Betiko Lurraldean umeen eguneroko bizitza etengabeko jolasa da, baina jolas horretan hil egin zaitezke, edo norbait hil dezakezu. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 20. orr.
armak behin betiko (19); auzia behin betiko (9); baina betiko (33); baita betiko (9)
behin betiko (1236); behin betiko alde (8); behin betiko amaiera (8); behin betiko amaitu (9); behin betiko amaitzeko (13); behin betiko bertan (8); behin betiko desagertu (10); behin betiko emaitzak (22); behin betiko epaia (9); behin betiko erabakia (46); behin betiko erabakirik (8); behin betiko erantzuna (8); behin betiko eta (12); behin betiko gainditzea (10); behin betiko gainditzeko (8); behin betiko irtenbidea (9); behin betiko ixteko (9); behin betiko kolpea (9); behin betiko konponbidea (15); behin betiko konpontzeko (9); behin betiko mugak (14); behin betiko proposamena (9); behin betiko su (12); behin betiko testua (9); behin betiko txostena (10); behin betiko utzi (12); behin betiko uztea (8); behin betiko uzteko (12)
behin eta betiko (42); bere betiko (143); beren betiko (15); beti betiko (33)
betiko agur (11); betiko alde (17); betiko amaiera (10); betiko amaitu (12); betiko amaitzeko (15); betiko ametsa (9); betiko anne (169); betiko anne asteartea (10); betiko anne asteazkena (12); betiko anne kitty (10); betiko anne larunbata (10); betiko anne m (66); betiko anne osteguna (17); betiko anne ostirala (14); betiko anne p (9); betiko arrakasta (12); betiko atsedena (13); betiko bakea (16); betiko baztertu (8); betiko bera (8); betiko bere (15); betiko bertan (10); betiko bertan behera (9); betiko bizi (15); betiko bizia (61); betiko biziaren (8); betiko bizitza (19); betiko bizitzan (10); betiko bizitzara (12); betiko bizitzarako (9); betiko desagertu (18); betiko dirau (13)
betiko egin (10); betiko emaitzak (22); betiko ematen (8); betiko epaia (9); betiko erabakia (46); betiko erabakia hartu (10); betiko erabakirik (8); betiko erantzuna (10); betiko errana (11); betiko eta (43); betiko ez (13); betiko gainditzea (10); betiko gainditzeko (9); betiko galdera (16); betiko galdu (36); betiko galdua (10); betiko galduko (9); betiko galtzen (9); betiko gauzak (12); betiko geratuko (11)
betiko iraungo (13); betiko irauten (8); betiko irtenbidea (9); betiko ituna (9); betiko itxura (9); betiko ixteko (9); betiko izan (10); betiko izango (28); betiko joan (15); betiko kolpea (9); betiko konponbidea (15); betiko konpontzeko (9); betiko kontua (28); betiko kontua da (12); betiko lagun (12); betiko lagunak (9); betiko lege (25); betiko lege izango (21); betiko legea (11); betiko legearen (11); betiko legez (35); betiko lekuan (23); betiko leloa (22); betiko lo (14); betiko lurraldea (13); betiko lurraldean (8); betiko moduan (77); betiko mugak (14)
betiko orduan (8); betiko proposamena (9); betiko su (13); betiko su etena (13); betiko testua (9); betiko tokian (14); betiko txostena (10)
betiko utzi (23); betiko utziko (14); betiko uztea (11); betiko uzteko (14); betiko zerrenda (8); betiko zoriona (28)
da behin betiko (17); da betiko (78); dela betiko (14); dezala betiko (10); dezala orai betiko (12); dira behin betiko (13); dira betiko (21); du behin betiko (24); du betiko (27); duenak betiko (13); duenak betiko bizia (9); dut betiko (11); dute betiko (10)
edo behin betiko (8); edo betiko (22); ere betiko (34); eta behin betiko (79); eta betiko (388); etak behin betiko (10); ez betiko (12); ez da betiko (23); gatazka behin betiko (22); gero betiko (13); gure betiko (28); guztiak behin betiko (13); hau betiko (8); hori behin betiko (8); hori betiko (24); horrek betiko (8); hura betiko (11)
indarkeria behin betiko (30); naiz betiko (15); nire betiko (26)
orai betiko (15); orai betiko zoriona (9); politikoa behin betiko (9); sekula betiko (72); sekula betiko lurraldea (13); sekula betiko lurraldean (8)
zela betiko (8); zen behin betiko (10); zen betiko (24); ziren betiko (16); zuen behin betiko (13); zuen betiko (34); zure betiko (181); zure betiko anne (169); zuten betiko (9)
behin betikoa (118); behin betikoa da (13); behin betikoa dela (10); behin betikoa izan (13); behin betikoa izango (10); betikoa baita (41); betikoa da (37); betikoa dela (20); betikoa eta (11); betikoa izan (24); betikoa izango (16); betikoa zen (10); da behin betikoa (9); da betikoa (8); eta behin betikoa (14); eta betikoa (20); etena behin betikoa (8); haren maitasuna betikoa (45); maitasuna betikoa (47); maitasuna betikoa baita (40)
behin betikoak (22); betikoak dira (10); betikoak eta (8); eta betikoak (12)