Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hala, egiptoarren, judutarren eta pertsiarren artean, familia batzuk jartzen ziren jainkoen zerbitzuan, eta belaunaldiz belaunaldi betierekotzen ziren. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 145. orr.
Prozeduraren antze berriak auziak ugaritu eta betierekotu egin zituenean. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 235. orr.
Helburua ez zen oinordekotza izen bereko familia batean betierekotzea, baizik eta oinordekotza onartuko zuen norbait aurkitzea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 255. orr.
Euskal identitatea eraikitzen duten zazpi gai barrundatu uste dituzte: erreberentzia gerontokratikoa, identitate erromesaldia, identitatearen muga, mimetismo utopikoa, identitatea betierekotzen duen hazia, autentikotasunaren sedukzioa. Berria - Kultura 2006-02-21
Gabini gero eta argiago agertzen zitzaion Enrike work-in-progress betierekotu baten atzetik zebilela. «Kuskue tanden», 2004 - 190. orr.