Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izpirituak, Arrazoiaren gidaritzapean ulertzen duen guztia, betierekotasun edo beharrezkotasun beraren ikuspegitik ulertzen du. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 491. orr.
Naturari izakien betierekotasuna ezinezkoa bazaio, orduan suntsiketa bere legeetariko bat izango da. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 257. orr.
Batzuek Jainkoaren hitza betierekoa dela zioten, eta, hortaz, Korana, bere baitan hitz hori ezarria daukana, betierekotasun osoan existitu zela. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 251. orr.
Existentzia, batasuna eta betierekotasuna ez dira Jainkoaren atribututzat hartu behar. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 140. orr.
Geroago, Ahalguztidunaren laguntzaz, berriz ere filosofoekin arituko naiz, munduaren betierekotasunaz esan dutenaren gainean. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 236. orr.
Tarte hori ezin da denbora-unitate arrunten bidez neurtu, denboratik kanpo bezala geratzen baita, iraganetik nahiz etorkizunetik erauzita, betierekotasunetik zintzilik dagoen orainezko une hilezkor bat bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 140. orr.
Edo beste batzuena zeinek, aldiz, erdi-betierekotasun deduzko bat erdietsi baitute artxibo bateko dokumenturen bateko orri horixkatuetan, edo margolari ospetsu baten oihalean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 305. orr.
Bi osabak han geratuko ziren, mila urtez, ezkaratzaren luzera guztia erloju pendulu baten gelditasunaz zapalduz, betierekotasun kutsua ematen. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 86. orr.
betierekotasun baten arabera (15); esentzia halako betierekotasun (4); halako betierekotasun baten (15); munduaren betierekotasuna (8); munduaren betierekotasunaren (6)