Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta betiere hor dagoen galdera: ba ote zegoen familian sekreturik? Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 49. orr.
-Ez duk etorri -Ximurra betiere erretxinduak, burua leihatilatik kanpora. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.
Basotik datorren arrotza, zikina, gaizki jantzia, pobrea, gaiztoa, herriko umeak beldurtzen dituena, lapurra, triperoa, mozkorra, pipa erretzailea, eta betiere ikazkina. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 166. orr.
Hori dela eta, jakintsu metafisikari eta teologo handi guztiak, egia maite zutenak, era horretako zerbait irakatsi nahi zutenean, betiere alegoria eta igarkizunen bidez mintzo ziren. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 31. orr.
Baina, betiere beste tratamendu batek lagunduta izan behar du. Berria - Euskal Herria 2004-07-27
Azpimarratu egiten da ezagutzaren eraketan gizarteak jokatzen duen rola, baina betiere munduak joka dezakeen papera ukatu gabe. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.
Nork gaindi litzake hala betiere berri nola betiere bizi bihurtzen soilik zuk dakizkizun plazer zoragarriak? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 424. orr.
Egia bada ere eskuarki hizkuntza batetik bestera itzultzean betiere zerbait galtzen dela, ez da gutiago egia, zenbaitetan, asko irabazten dela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 61. orr.
Labur esateko, eskemak badu alderdi bat "esperimentala", betiere zuzenketaren mende dagoena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 82. orr.
«Gatazkaren oinarrian diren arazoei heldu eta klabe demokratikoan gainditze bidean kokatu» behar dela erran zuen Lefortek, «betiere herritarren nahia errespetatuz». Berria - Euskal Herria 2004-07-23
Mailegu horiek ikasketak bukatu ondoren, eta lanean hasten badira, itzuliko dituzte, betiere irabazten duten diru kopuruaren arabera. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 89. orr.
Herri bat ez da nire adimenak betiere uler dezakeen eskualdeen, ohituren, gaien batura. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 31. orr.
Arratsaldetan, berriz, ikasten jarraitu nuen, betiere neure kontura. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 62. orr.
Ongi funtsaturiko jakintza-arloak, beren barne-bultzadaz betiere aurrera ekingo diotenak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 26. orr.
Urduri astintzen zituen eskuak, keinu betiere amaigabeak eginaraziz. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 51. orr.
Administrazioko kideen ardura betiere politikoa dela gaineratu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-01-20
"Zuen marmara aditu du", betiere 'jakitezko hautemate' adieran. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 108. orr.
Erakundeen arteko konpromisoei eutsi behar zaie, edo bestela konpromiso berriak sortu, adostu, betiere elkarrizketaren bitartez. Berria - Kultura 2004-11-10
Betiere gazteen arabera, alkateak udaltzainei deitu zien batzar aretoa hustu asmoz. Berria - Euskal Herria 2004-10-30
Familiaren laguntzarekin betiere, jakina. Berria - Harian 2005-11-25
Ildo horretatik betiere, EAko diputatuak salatu egin zuen Espainiako Gobernuak ez dituela EAEko espetxeak ongi kudeatzen. Berria - Euskal Herria 2004-09-29
Badago arrazoinamenduarekin mundua ulertzerik, baina, betiere, ziurgabetasunari lekua eginez gero. Berria - Gaiak 2004-10-08
Beraz, gure madarikazioak isilarazi behar izan ditugu, lokatzetan irristan lerratzen garelarik, bata besteari helduta betiere, bertan behera eror ez gaitezen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 127. orr.
Hizkuntzalaritzaren benetako helburu bakarra hizkuntza da, hizkuntza betiere berez eta bera dela medio hartua. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 280. orr.
Iheserako aukeraren bat ere bazegoela -oso bakan eta arriskutsua, betiere-, horren gaineko ezer zehatzik jakitea oso zaila zitzaidan edozelan ere. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 69. orr.
Gorputzeko ilea galdu edo bakandu zaion piztia dela; gordina egosten ikasi duena; hanka-artea estaltzen duena eta, agertzekotan, beste gizabanako bakan batzuen aurrean eta ezkutuan betiere. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.
Jauzi egiten zuen kontu batetik bestera, nik antz emateko moduko inolako haririk gabe, betiere. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 160. orr.
Fraideenean, klaserik aspergarrienak probesten zituen bere maitemin betiere arrakasta gabeak errateko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 43. orr.
Betierean, ordea, ez da ez noiz-ik, ez lehen-ik, ez gero-rik. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 99. orr.
Gorputza hiltzen delarik, arima baitoa zerura, gozatzera betierean edo infernura betiko, edo purgatoriora apur batez pairatzera, eta gorputza hemen gelditzen da harren eta beste animalia basen janari. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 74. orr.
Jaungoikoak gaitza menderatzen ez zuen aldirik inoiz izan ote den; bat-batean zer jazo zen, aurrez betierean gertatu ez zena. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 81. orr.
Izarrak begiratu ditugu noizbait, denbora hasi aitzineko betierean, mundu honetara sortu aurrean. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 233. orr.
Adar hilaren hamalaua eta hamabosta batzar-egun izango dituzte israeldarrek, Jainkoaren aitzinean poza eta alaitasuna adierazteko egun, belaunez belaun, betierean. Elizen arteko biblia EstGr 206,10
Norbaiti ematen bazaio misterio horretan sartzea, susmo du han egona dela betierean, eta bat egin dela Hirurekin. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 120. orr.
Larunbatero, betierean, ezarriko dituzte Jaunaren aurrean. Betiko betebeharra izango dute hau israeldarrek. Elizen arteko biblia Lb 24,8
Eta jaisten ari nintzen ahala oroimenaren ateak ireki zitzaizkidan bat-batean, erauntsiak jota bezala, eta betierean gordeta izan nituen oroitzapenak aske geratu ziren eta nirekin batera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 11. orr.
arabera betiere (11); bada betiere (3); baina betiere (66); baita betiere (4); bat betiere (5); betiere bere (11); betiere bi (3); betiere euskal (6); betiere gure (3); betiere halako (3); betiere iturri (3); betiere kontuan (3); betiere lurralde (3); betiere modu (4); betiere sistema (3); betiere zure (4); da betiere (11); dela betiere (3); du betiere (4); dute betiere (3); eginez betiere (4); eta betiere (38); gabe betiere (10); gero betiere (4); hitzetan betiere (3); nahian betiere (3); ondoren betiere (3); zaitut betiere (3); zen betiere (3)