Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Betidanik, zer gerta ere, lau intxaur eskura nahiago, urrutiko hamalauak baino. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 119. orr.
Betidanik, gizakia lurrean jarria izan denetik. Elizen arteko biblia Jb 20,4
Bedeinkatua Jauna, Israelen Jainkoa, betidanik betidaino! Elizen arteko biblia 1 Kro 16,36
Jaunak zuei eta zuen gurasoei betidanik eta betiko emandako lurraldean. Elizen arteko biblia Jr 25,5
Egunez egun, apurka-apurka, betidanik izan behar zuen gizon hura bihurtu zuen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 282. orr.
Niri existentzialismoa betidanik interesatu izan zait. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 44. orr.
Betidanik izan zara israeldarren etsai, eta gerra egin zenien beren hondamendi-egunean. Elizen arteko biblia Ez 35,5
Hori betidanik horrela izan da. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 84. orr.
Gu eta gure gurasoak artzain izan gara betidanik. Elizen arteko biblia Has 47,3
Miren Agurrek betidanik idatzi izan du; beretzat, munduan egoteko modu bat da idaztea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 336. orr.
Mikelek ohearen ezkerreko aldean egiten du lo; berak eskuinekoan, betidanik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 119. orr.
Beste nonbaitean sumatu izan baitut betidanik zinezko euskal hazia eta grazia. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 33. orr.
Betidanik zuen nornahirekin hizketan hasteko erraztasuna. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 50. orr.
Hala ere, lagunak, betidanik burugogorra zenez, entzungor egin zion abisuari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 322. orr.
Erabateko itxuraldaketa hura egiteko balentria, Weldon andreak betidanik aditua zuenez, ez zen zerbitzarien kontu uzteko moduko zeregina. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 131. orr.
Ematen zuen betidanik ezagutzen ninduela. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 187. orr.
Iruditzen zitzaidan orduantxe hasten nuela betidanik niretzat nahi izan nuen bizimodua. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 124. orr.
Betidanik egon bide zen han. «Kuskue tanden», 2004 - 191. orr.
Betidanik sona gaiztoko gaztelua izandua omen zen Axiteko hau. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 124. orr.
Kasik bi anaia bezala betidanik bata besteari hain atxikiak zirenak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 74. orr.
Agian betidanik egona nintzen haren zain. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 133. orr.
Sarasola hau, ezizenez Monty, beasaindarra zen ni bezala, betidanik kezka artistikoak izan zituena. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 48. orr.
Egunez egun, apurka-apurka, betidanik izan behar zuen gizon hura bihurtu zuen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 282. orr.
Bueltatu, eta "hola" esan zidan, betidanik ezagutuko banindu bezala. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 112. orr.
Betidaniko koronel zaildu horietakoa ematen dik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 108. orr.
Filistearrek mendekuz jokatu dute, gogor eta mesprezio biziz mendekatu dira, beren betidaniko etsaiak suntsitzeraino. Elizen arteko biblia Ez 25,15
Jaunaren jaiotza dela-eta, Hitzaren betidaniko sorreraz mintzatu naiz. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 42. orr.
Panteoi bat, hiriko betidaniko klase ertain eta goraxeagokoek ohi dituztenetarik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 238. orr.
Betidaniko ardura hori ez da gainera itxurakeria hutsa edo hitz-jario zuri-nahia. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 148. orr.
Marraztea bai, betidaniko zaletasuna nuen, oroitzen dudanez. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 63. orr.
Lesakako festetan izanak, etxerako bueltan ginen, egunsentian, nire betidaniko Renault 5 zuri zikinean. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 59. orr.
Euskaltel-Euskadin konponezina dirudien betidaniko arazoari irtenbidea bilatzeko asmoz. Berria - Kirola 2004-10-15
Ura, ordea, gizonarekin loturik dago, bizitzarekin berarekin, ekandu betidaniko batez, premia anitzak direla medio. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 43. orr.
baina betidanik (5)
betidanik betidaino (7); betidanik bizi (6); betidanik bizi izan (3); betidanik egin (10); betidanik egon (22); betidanik egon da (9); betidanik egon dela (3); betidanik eman (4); betidanik entzun (6); betidanik erabili (6); betidanik erakarri (3); betidanik esan (6); betidanik eta betiko (5); betidanik existitu (3); betidanik ezagutu (9); betidanik ezagutu izan (4); betidanik ezagutuko (4); betidanik ezagutzen (14); betidanik gustatu (12); betidanik gustatu izan (7); betidanik hala (3); betidanik halako (3); betidanik interesatu (4); betidanik izan (94); betidanik izan baitu (3); betidanik izan da (16); betidanik izan dira (6); betidanik izan du (10); betidanik izan dudan (4); betidanik izan duen (5); betidanik izan dugu (3); betidanik izan dut (6); betidanik izan dute (4); betidanik izan naiz (4); betidanik izan zen (4); betidanik izan zuen (3); betidanik jakin (10); betidanik jakin izan (7); betidanik liluratu (6); betidanik liluratu izan (4); betidanik maite (5); betidanik maite izan (4); betidanik nahi (4); betidanik nahi izan (4); betidanik pentsatu (7); betidanik pentsatu dut (3); betidanik pentsatu izan (3); betidanik ukatu (4); betidanik ukatu izan (3); betidanik uste (3); betidanik uste izan (3)
da betidanik (21); dira betidanik (6); du betidanik (8); dut betidanik (9); dute betidanik (5); ere betidanik (3); gara betidanik (4); guk betidanik (3); guztiak betidanik (3); hau betidanik (3); hori betidanik (10); hori betidanik izan (3); izan da betidanik (12); izan dira betidanik (4); izan du betidanik (3); izan dut betidanik (7); izan gara betidanik (4); izan zen betidanik (5); jainkoak betidanik (3); ni betidanik (6); nik betidanik (7); nik betidanik izan (3); zait betidanik (6); zen betidanik (6); zu betidanik (4); zuen betidanik (5)