Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bihar etorkizuneko orrialde bat zela orain, betetzeke. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 270. orr.
Zigorra guztiz betetzeke, atzera ere Eibarren izan behar zuen Jazinto Rivasek gerra amaitu orduko. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 25. orr.
59 proiektu geratzen dira betetzeke. Berria - Gaiak 2004-07-30
Horrela, bada, betetzeke gelditu zen mandatua, bestelako betebeharrak baitzeuzkan Fonseca jaunak. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 122. orr.
Oraindik betetzeke nuen lanaren tamainari neurria hartu eta gero. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 78. orr.
Espainiako Immigrazio Legearen arabera, etorkinek erroldatze orria bi urtetik behin berritu behar dute, eta egun, 1.445 lagunek tramite hori betetzeke daukate. Berria - Euskal Herria 2006-03-18