Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Robertoren laguntzaileak iturripean jarria zuen bainuontzi puzgarria, goraino urez betetzear zena. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 134. orr.
Arbolaxka txukun inausiak, igali zuhaitzak lorez betetzear, marrubi landareak, mahastiak... Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 69. orr.
Betetzear egon zen Euskalduna, batez besteko 50 urteko entzuleekin. Berria - Kultura 2006-02-28
Zikloa betetzear zen berriz. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 78. orr.
Ametsa betetzear zela erabat sinetsi gabe joan zen uztailaren 7ko eguerdi hartako hitzordura, eta barruan kabitzen ez zitzaion poza sentitu zuen iheslariak autoan bazetozela ikusi zuenean. Berria - Harian 2005-07-07
Inbasioaren hirugarren urteurrena betetzear zela. Berria - Mundua 2006-03-21
Mordorko ilunpetan bosgarren eguna betetzear zela, tupustean, nire itxaropena berpiztu egin zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 185. orr.
Hogeita hamar urte betetzear zen ordurako eta ez zion batere onik egiten urteen joanak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 149. orr.
Hirugarren minutua betetzear zela heldu zen gol hori. Berria - Kirola 2004-03-27
1969ko udaberrian egingo zen argazkia, nik bost urte bete berriak edo betetzear nituela. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 101. orr.
Ezin zezakeen imajina Eulogio zaharraren esanak betetzear zeudenik. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 24. orr.