Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

betetasun 1 iz bete-betean dagoenaren egoera; betearen nolakotasuna.

Sexua poesia, grina, nahia, komunikazioa, plazera eta betetasuna da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 189. orr.

Pertsona edo gizabanakoak bere burua osatzea, osotasunera iristea edo eramatea, bere betetasun edo betegintasunera heltzea, gaur egunean esango lukete bere garapen pertsonal osora heltzea dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 105. orr.

Ondotik muga gabeko mundu bat ezagutu dut eta ohartu hunek ziola zentzua emaiten gure mundu mugatuari eta beste osotasun, betetasun, argitasun bateko zoriona bildu dut orduan.  Herria   2001-08-09

Bere jabetasunean eta bere nagusitasunean balu bezala bere betetasuna eta bere biribiltasuna.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 558. orr.

Testu on batek eman ohi digun plazeraren bi aurpegiak sentitu nituen: atsegina, asea eta betetasuna batetik, eta, aldi berean, ikara eta astindura.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 106. orr.

Historia hori ahurretik ganbilera, barnetik kanpora (ukimenetik ikusmenera), egoera psikologiko "huts" batetik "betetasunaren" atzematerako pasabide gisa harturik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 132. orr.

Santutasun betearen gailurrera iritsi zen eta betetasun ororen azken muga atzeman zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 238. orr.

Edertasunaren betetasunean zegoen, bizitzako sasoirik onenean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 11. orr.

Maitasunaren betetasunak sortutako negar alaia izan zen udaberri hartakoa.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 21. orr.

Denbora laburrean heldutasunera iritsi eta bizitza luzearen betetasuna lortu zuen.  Elizen arteko biblia   Jkd 4,13

Jaunarenganako begirunea da jakinduriaren betetasuna, honek bere fruituz asebetetzen gizakiak.  Elizen arteko biblia   Si 1,16

Harik eta denok elkarrekin sinesmen eta Jainkoaren Semearen ezagutza berbera izan arte, heldutasun beteko pertsona, Kristoren betetasunaren neurriko izatera iritsi arte.  Elizen arteko biblia   Ef 4,13

Historia bere betetasunera eramatea, gauza guztiak, nola zerukoak hala lurrekoak, Kristo buru dela, batean bilduz.  Elizen arteko biblia   Ef 1,10

Bere betetasunean azalduko zaigu, eta bere betetasunean alde egingo gure sustantziatik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 32. orr.

Masail oparoen betetasunaren aldean luzeak eta meheak ziren hatzek hanka era berean luzeak iradoki zizkioten.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 56. orr.

Oraindik ez zeukaten emakume baten betetasun biribila.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 31. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Funtsean, maitasuna besterik ez baita: freskura bat nekearen ondoren, betetasun kiskalgarri bat bizitzaren hutsune hotzaren erdian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 84. orr.

Besarkatu ninduenean, bere bihotza nirearen ondo-ondoan sentitzean, betetasun asegarria nitaz jabetu zen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 100. orr.

Gure betetasun sentimentalaren fruitu eder zirudiena usteldu egin dela ikustea.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 48. orr.

Ikuspegi honetatik jorratuta diskurtsoa aldi berean betetasun eta aberastasun mugagabea da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 138. orr.

Angulematik hara, zeru haietako lainoak miresgarri zitzaizkion: betetasun ikaratia bazuten, loditasun harkorra, ortzia pindarka kilikatzen zuten presentzia fisikoa.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 143. orr.

Enuntziatua esaldiarekin edo proposizioarekin aurrez aurre ipintzean, ez naiz saiatu osotasun galdu bat bilatzen, ezta berpizten ere hitzaren betetasun bizia, berbaren aberastasuna, logosaren batasunaren sakona.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 126. orr.

Betetasun artistikozko maila berean daude seiak.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 151. orr.

Egia eta gezurra, beren betetasun eta zorroztasun tipikoan aldarrikatuak, gehiegikeria traketsak dira, leundu gabeko hiperboleak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 255. orr.

Betetasun halako bat geratzen zaizu, eta susmoa, hitzotan badela zerbait zentzu biribila duena, baina ezin duzu osorik atzeman.     «Kuskue tanden», 2004 - 32. orr.

Argi da, beraz, gorputza eta hutsunea elkarrengandik berex txandatzen direla, ez baitago guztizko betetasunik ez hustasunik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 61. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Betetasun zantzu hunkigarria beti enara goiztarrena.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 81. orr.

Ipurdia oso egokiro beterik neukan eta hark betetasun sentsazio atsegina eta plazer deskribagaitza ematen zidan behingoz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 77. orr.

Eta, ai, gorputzek ibilitako bide hartan barrena, nola hartzen zituen poztasun eta betetasun sentimendu batek Sararen bihotz-buruak guztiz!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 53. orr.

Margotzeak, hain maite dituen bide eta kaleetan barrena oroituz ibiltzeak, eta hori hain maisuki, halako oparotasun eta xehetasunez, taxutzeko gauza izateak, ikuspenei forma kontrolatu eta artistikoa emanez lortzeak nortasun- eta betetasun-sentipena ematen diote.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 180. orr.

Baldin eta zientzia hori bere bilakaera historikoan kontuan hartzen badugu, bere jatorri urrunetik hasita eta gaur egungo betetasun-puntura arte.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 146. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Harrotasuna, samurtasuna, bihotz betetasuna, maitasuna eta bakea elkartzen zituen begirada hura.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 40. orr.

Samalda-betekaden ondoren, zorion-betetasun bat bere barnera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 240. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere betetasuna (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus