Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
beterinario (ETCn 13 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian albaitari, albaitero eta marexal agertzen dira) iz albaitaria. ik albaitero; marexal1.
Ordu erdiz agoantatu behar izan nian haren etorria, badakik, aita beterinarioa zian eta xelebrekeriarik ez zian utzi kontatu gabe. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 33. orr.
Gaiaz eztabaidatzeko espezialistez mukurutu platoak osatzen dituzte, astean behin: bizkarreko mina, homosexualitatea, haragi kutsatuak, behi eroa, bikote mistoak, emigrazioa edo lo egiteko arazoak dabiltza aipamen, lekukoak eta medikuak, zenbaitetan jendeez mintzatzeko beterinarioak gonbidatzen dituztela. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 150. orr.