Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sanson artzain hura Tahoe lakuaren inguruetara joan zela Gernika esaten zioten artzain beterano baten laguntzaile. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 29. orr.
Irakasle beterano ozpinduek urtean zehar emandako aholkuei jaramon egin? Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 63. orr.
Judith Miller-ek, kazeta horrek duen erreportari beterano eta prestigiotsuak, sarritan agertu zituen tesi hori berresten zuten sasi-informazioak lehen orrialdean. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 27. orr.
Sukaldari beteranoen moduan aldez aurretik barkamen eskatuz. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 98. orr.
Atlantako bluesman beterano honek bigarren aldiz jo du gure artean. Berria - Kultura 2004-04-22
Munduko atleta beterano onenek parte hartuko dute datorren abuztuaren 23tik irailaren 3ra jokatuko diren Munduko Txapelketetan. Berria - Kirola 2004-11-10
Hortaz gainera, bertsolari beterano batzuk ezin hobeto egokitzen dira bertsogintza honetara: Lopategi, Amuriza, Enbeita, Mañukorta, eta abar. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 148. orr.
Ez da zer duda egin amorratzen egon dela preso gazte beterano omen den hau ezin siesta eginda, ziegak berriz zabaldu dizkieten arte. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 30. orr.
-Barkatu jauna, euskal presoetan beteranoena naiz eta. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 27. orr.
Gidari belaunaldi berri bat iritsi da denboraldi honetan MotoGPra (Pedrosa, Stoner, Vermeulen eta De Puniet), baina lehen karrera beterano batek irabazi du. Berria - Kirola 2006-03-28
Hilabete inguru egin genuen Akademian elkarrekin bi taldeek, eritrear etorri berrienak eta gu beterano trukuenak. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 86. orr.
Galdu egingo genuen halaber mitoa bertatik bertara ezagutzeko aukera, eta, batez ere, gu baino gazteagoen aurrean sekretuaren jabe eta beterano zaildu gisa agertzekoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 26. orr.
Ellis beterano jakintsua da, esperientziari esker. Berria - Kultura 2004-04-22
Baluarteko aldi bereko itzulpena abian jartzeko arazoek ordubete atzeratu zuten biltzarraren hasiera, baina ez zituzten apaldu beteranoen eta berrien asmoak. Berria - Ekonomia 2004-05-22
Gerrako beterano baten rola jokatu behar zuen Brandok. Berria - Kultura 2004-07-03
Bostongo alkate Thomas Menino, Vietnamgo gerrako beterano bat eta Alderdi Demokratako presidente Terry McAuliffe mintzatu ziren. Berria - Mundua 2004-07-27
Koreako gerrako beteranoa, hogeita hamabi urteko alaba baten aita. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 195. orr.
Kubako beteranoa da, Maria Cristinaren gurutzea dauka. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 106. orr.
Bigarren gerra mundialeko beteranoa, egun gehienak hotelaren ondoko taberna batean botatzen zituen entzun nahi zionari gerrako istorioak kontatuz. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 16. orr.
Ez da zaila imajinatzea Ameriketatik ibilitako beterano hauek Arabako Errioxako ardo pitxer baten inguruan txirikordatuko ziren solasen eta berriketen protagonista nagusiak izango zirela, kontinente berriko azturak deskribatzean, edo han jokatutako gatazkak berritzean. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 141. orr.
Berau Zazpi Urteetako "beteranoa" zen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 126. orr.
-Gureak erretiratu egin dituk -esan zidan kapitain beterano batek, hor nonbait beste batean gurutzatua-. Txillardegi «Putzu», 1999 - 286. orr.
Soldaduak zerbitzu aktiboan, milizianoak, beterano kargugabeak edo zibilak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 40. orr.
Desfilean beterano frankista bat egotea baimentzeagatik. Berria - Euskal Herria 2004-10-13
Miraria zirudien, beraz, Don Carlos gazteak aitona ere izan zekizkiokeen beterano ohoretsu haiengandik, hain osoki aginpidea eta errespetua biltzea. Txillardegi «Putzu», 1999 - 160. orr.
Txuspo Poyo altsasuarra da lofteko beteranoa. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 122. orr.
Selekzio beterano bati jokalari gazteak gehitu zaizkio. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 257. orr.
Bizpahiru mende dira gizateriak beraren berri duela; [zinka] ez da, beraz, kobrea bezalako beterano loriaz bete horietakoa inolaz ere. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 54. orr.
aizpuru beteranoak (4); atezain beteranoak (3); atzelari beteranoak (3); aurrelari beteranoak (4); beteranoa baxuan (3); beteranoa da (13); beteranoa fitxatu (4); beteranoa naiz (4); beteranoak dira (6); beteranoak eta gazteak (6); beteranoak irabazi du (3); beteranoak ziren (3); beteranoen artean (5); beteranoena da (7); beteranoetako bat da (3); gazteak eta beteranoak (3); gerrako beterano (3); gerrako beteranoa (5); jokalari beterano (3); jokalari beteranoak (8); jokalari beteranoen (3); kantari beteranoa (3); musikari beteranoek (3); talde beteranoena (3)