Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

betekada 1 iz janari asealdia.

Betekada hark sekulako indigestioa eragin zidan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 55. orr.

Sentipen berezi bat pizten dio hondartzak irailean; udako betekaden ondoren, sarkorra bai baina mingarria ez den bakardadearen zantzuak dakarzkio irailak itsasertzean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 240. orr.

Gabon gaueko afariaren jalekeria margotu nian, gauerdian tripakadari emandako ordua, kantikek hustutako urdailen betekada, ezta?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 288. orr.

Luzaroan jarraitzen badut horrela ogi apurrak jaten, ez naiz ez betekadaz hilko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 181. orr.

Gure amak "galipoteria" bihotz-ilundura eta bakardade sentimenduen nahas-mahasari deitzen zion, gehien-gehienetan betekada bati lotua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 153. orr.

2 irud/hed

Betekadarik hartu gabe irakurtzen dituzu Londresko egunkarietako berriak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 56. orr.

Neu naiz gertatzen ari dena edo naizena, neure buruaren betekadaz lehertzen naiz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

Hogeita hamar urte geroago 700 bat preso politiko gaude [...] eta zezen plazei betekada ederra emateko moduko sarekadak egiten dituzte orain ere.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 106. orr.

Anai-arrebek sekulako betekadak hartzen zituzten afera lizun samarrez pentsatzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 38. orr.

Gure irakurleen artean inork jakin-goserik baldin bazuen Ameriketako sekta nekrofiloen nondik norakoez, betekada ekarriko zien, inola ere, biharamuneko zenbakiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 107. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Betekada polita, otoitzik ez; tripako min latza, bapo Jainkoa!  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 150. orr.

Apenas dudan goserik, motel... Hire amonak gaurkoan ere betekada ederra eman zidak gosaltzerakoan.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 54. orr.

Harrapari garaileentzako emaitzak kalkulatuz gero, gehienetan gargantuar festa horien ondoren betekada digerigaitzak etorri direla aurkituko genuke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 57. orr.

Horretan pasatu zuen larunbat arratsalde osoa, etxean eskura zituen jaki guztiak prestatzen eta probatzen, eta, betekada sekulako baten ondoren, jabetu zen lehen atsegin zituen gauza asko orain ezin zituela begi-bistan ikusi ere egin.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 65. orr.

Sekulako betekada.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 212. orr.

Pozik jartzen zen, uste baitzuen gripea gaixotasun dotoreagoa zela ohiko betekadak baino.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 154. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Aurrekoan aipatu zenidan behin sagar betekada bat izan zenuela eta harrezkero ezin dituzula ikusi ere egin.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 152. orr.

· Beren urrin sendoez elikatzen zuten, itolarria eragiten zioten, usain betekada balu bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 191. orr.

Beharbada ez, baina liburu-betekada hura mozkorraldi luze bat bezala gogoratzen dut.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 80. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus