Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beteka adlag
1 aho (orobat ahoa g.er.) beteka asko hitz eginez; argi eta garbi.

Aho beteka aipatzen du Jainkoa Bush presidentak diolarik noiz nahi: Jainkoak geriza beza Amerika! Halaber, musulman batzuk galdegiten diote Jainkoari (Ala deitua) suntsi ditzan Estatu Batuak.  Herria   2003-02-20

Hori ikusiz, Jean-Pierre Raffaringobernuburua aise arizan da aho beteka erran eta erran, dena afera eta dena espantu, emendagailu horiek denak behar izan balire xeheki aztertu, zonbait hilabeterena izanen zela!  Herria   2003-02-20

Hitz zuri faltsua aho-beteka botatzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 73. orr.

-Eta baita gehiago ere -esaten zuen Clémencek, aho beteka-, langileria heldua ez baldin bada eta gidatu beharrean baldin badago.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 216. orr.

Aztoratua, hiruretara deitu nuen, aho-beteka ahal bezainbat xehetasun emanez tokia errazago aurki zezaten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 16. orr.

Produktoreetako bi oso kezkatuak zeuden izarren berehalako grebarekin, eta aho beteka aitortzen zuten.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 172. orr.

2 ahoa beteta.

Eskutik kendu zion, kasik, zerbitzariari, eta aho-beteka edan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 252. orr.

Ixabel txikiak aho beteka jaten segitu zuen, bere esku ñimiñoekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 268. orr.

· Besta bukatzean, zoriona aho beteka irentsi eta urrikal-ezin, lagunak inguratzen zitzaizkion, gizon-gaiak laztanki musukaturik, agudo eta irriz karkailaka etxeratzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 135. orr.

3 esku beteka eskukadaka; ugaritasunez.

Esku-beteka banatzen nituen gozokiak, eta inoiz ez nintzen neure ustez betetzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 220. orr.

Esku beteka ematen nizkion zilarra eta urrea Baalen zerbitzurako erabiltzen zituen.  Elizen arteko biblia   Os 2,10

Ondoren, elurra esku-beteka hartuz, zazpi txorimalo egin zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 354. orr.

Ordu arte esanekoa eta bertutetsua izandako semeak aita hiltzen du; lizuna garbi bihurtzen da; zuhurrak esku-beteka botatzen du urrea leihotik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 17. orr.

Batzuek harriak eta beste batzuek makilak hartu zituzten; beste batzuek, berriz, han zegoen errautsa esku beteka.  Elizen arteko biblia   2 M 4,41

Nork neurtu du itsasoa esku beteka, edo zeruen zabala arra beteka, edo lurreko hautsa lakarika?  Elizen arteko biblia   Is 40,12

Ez naiz sexuaz soilik ari, ezta maitasunaz ere, nahiz eta horiek ere esku-beteka eman zenizkidan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 201. orr.

· Harengana joan nintzen hitzik egin gabe eta hankarteari oratu nion esku beteka.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 92. orr.

4 irud/hed

Bazoatzin aste horietan mahats biltzaleak goizetik karro beteka, nik dakidan toki batean, Arradoiko patarreri buruz.  Herria   2001-10-18

Coventry edo Birmingham-eko fundizioetan kutxa beteka mozten ziren ikurrak; alde batean Victoria gozakaitzaren burua -regina et emperatrix-, eta bestean ñua edo ibisa jauzika.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 177. orr.

Japonesak hasten balin badira, xarter beteka jinen zaizkigu!  Herria   2003-09-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aho beteka (34); aho beteka mintzo (3); ahoa beteka (3); beteka botatzen (3); esku beteka (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus