Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gauza baten betegintzarreak ez du, beraz, haren existentzia kentzen, finkatzen baizik; gauzaren betegingabeziak, aldiz, ukatzen du. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 53. orr.
Batasun helburudun osoa betegintzarrea da (absolutuki kontsideratuta). Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 241. orr.
Merkataritzaren ondorioa aberastasunak dira; aberastasunena, luxua; luxuarena, arteen betegintzarrea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 30. orr.
Irudimena emeki emeki gogoberotzen da: beraren lana nahi du edertu, biltzen du atsegingarri datekeen oro, betegintzarrera heltzen da azkenik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 387. orr.
Bere aurpegiaren betegintzarreak mirespen soak bereganatzen zizkion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 12. orr.
Guk munduaren betegintzarre honetatik hain gutxi somatu edo lortu dugun arren, dena dela, gure arrazoimenaren lege-emateari dagokio bera edonon bilatzea eta susmatzea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 242. orr.
Gure artean ezarritako klausulak, alargun irautekoak, zuzenbide zaharraren kontra doaz, enperadoreen konstituzioetatik datoz, eta betegintzarrearen ideien gainean daude eginda. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 114. orr.
Ohartzen gara, bada, ideia batek baduela beste batek baino errealitate edo betegintzarre gehiago, zeren eta objektu batzuek, beste batzuk gainditzen dituzten neurrian, haien ideiek ere berdin gainditzen baitituzte betegintzarrez beste zenbait. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 227. orr.
Ez ote daukat osaba poeta bat, bere olerki kaxkarrak baino obra perfektuago bat utzi zuena bere gorpu gaztea goizalbako lamiei eskainiz betegintzarrezko performance batean? Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 34. orr.
Ezen, Haren esentziak betegintzarre absolutua barne hartzen du eta, betegingabezia mota oro ukatzen duenaz geroz, Haren existentziari buruzko zalantzen kausa guztiak kentzen ditu eta ziurtasun osoa ematen digu. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 55. orr.
Ikusten dugu, bada, Izpirituak aldaketa handiak jasan ditzakeela eta betegintzarre handiagora nahiz tipiagora iragan daitekeela, eta pasio hauek esplikatzen dizkigute Poztasunaren eta Tristuraren afektuak. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 259. orr.
Hemen dena hondoratzen da gure azpian, eta betegintzarre handiena, txikiena bezala, sustapenik gabe igeri dago arrazoimen espekulatiboaren aurrean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 220. orr.
Ezagutza maila horretan gauzak ezagutzen dituena, giza betegintzarre gorenera heltzen da. Izadiko gauza guztiak betiereko beharrezkotasunetik eta betegintzarre nagusitik datozela frogatzeko jadanik erran ditudan guztiez. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 571. orr.
Bigarren argumentu bat ateratzen da oraino Jainkoaren betegintzarre gorenetik: [...]. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 63. orr.
Balio edo balioeza moralari buruzko judizio oro ideia horren bitartez besterik ez da ahalgarria; eta beraz, betegintzarre moralerantz egindako hurbilketa ororen oinarrian datza halabeharrez. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 145. orr.
Haiei adituz gero, ezeinek ere ez du izaki betegina ez den maitalerik: baina ametsezko betegintzarre horiek haien irudimenean baizik ez dira existitzen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 340. orr.
Ez diet beste deusik ihardetsiko, baizik ez zuela segur gaiaren eskasik denen egiteko betegintzarre maila gorenetik apaleneraino. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 119. orr.
betegintzarre ahalgarri (3); betegintzarre gorena (3); betegintzarre handiago (7); betegintzarre handiago batera (3); betegintzarre tipiago (7); jainkoaren betegintzarre (3)