Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bada tristura bat hezea eta errea, betea eta betegarria, bildua eta beltza, lurrari kendua dirudiena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.
Quenuk [...] saltxitxoiak betetzen zituen eta saiheski urdaia, hirugiharra eta betegarrietarako xingarra prestatzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.
Ezinezko zaigula Jainkoarekiko harremanetan eros baztertzea, ezinezko zaigun bezela esperientzia erotiko sakonenetik jainkotzen gaituen osotasun zentzu betegarria baztertzea. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 27. orr.
Eliza bat ematen zuen lurrin gozo betegarria zabaltzen zuten kandelek argitutako ganbera hark. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 12. orr.
"Gaur", "ni", "baina halere" eta gisa horretako makulu betegarriek min ematen zioten epaileen belarriei. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 70. orr.
Zilegi ez denik ez da egin behar, nahi bezain onuragarri eta betegarri izanik ere. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 152. orr.
Milaka usain zebiltzan airean enara kirri-kirrien modura: azafraiaren leun goxagarria; piper hauts gorriaren sarkorra; menda belarraren fin betegarria. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 141. orr.
Gazteek eta nerabeek informazio sexuala jasotzeko eskubidea izateaz gain, bizitza sexual erabat betegarria izateko eskubidea ere badute. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 298. orr.
Ezin konta ahala plan eta plantxo, proiektu eta proiektutxo asmatuko dira "bion artean", maite-denbora jakinaren betegarri edo sasi-bizigarri. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 266. orr.
Partida betegarri baten ikuskizun urria. Berria - Kirola 2004-08-10
Lore lurrin astun hura gelditu zitzaion akorduan betirako, loreen eztitasun betegarria zen heriotza. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 244. orr.
Ikuspegi hesigabeak omen zituen gustuko, mendi eta belardi berdeak -denden ikuskizun kargatu, betegarriegien ondoren batez ere-. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 129. orr.
Ni makina gelan nago, sentinako kiratsa baino lurrun betegarriagoan, Alejo Bilbao komandantearen ordenak hartzen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 195. orr.
Lorategia isil eta bakar baitzegoen, eta, udako azken loreekin, atsedenleku goxo bat baitzirudien jantokiko giro betegarriaren ondoren. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 354. orr.
Zigarro usaineko taberna betegarri hartan. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 46. orr.
Ez dakizu nondik hasi pentsatzen itotzen zaituen sentsazio betegarri horretatik urrutiratu ahal izateko. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 38. orr.
Lehengo egoskarien usain gozoa betegarri bihurtu zen bat-batean. Berria - Kultura 2004-10-23
Bularretakoak betegarria dutenetakoak ziren. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 146. orr.
Sofa alderik alde zegoen urratua, betegarria kanpora ateratzen zitzaion. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 80. orr.
Zurezko bi albo astun zituen tresnak, bakoitza metro eta hogei luze eta metro bat zabalekoak edo, betegarri lodi eta goxo batez tapizatuak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 255. orr.
Hiria eraikitzeko, inguruetako muinoetatik ekarri behar izan zen betegarria. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 136. orr.
Makulu-hitzek, betegarriek, almanaketako atsotitzek, esaera zaharrek eta erranairuek. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.
Denetariko betegarriz hornitzen zituen esaldiak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 231. orr.
Arrazoiaren forma hutsa, senaren betegarririk gabe, sena itsua baita. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 26. orr.
Amaiera oso hunkigarria eta oso betegarria izan zen. Berria - Harian 2005-12-18
Eraikuntzak begien betegarriak dira, denetan garbitasuna, eritasun kutsakorren kontrako borroka behar den ozkan. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 74. orr.
ik beherago 4. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Editoreentzat beren katalogoetarako betegarria baizik ez zara. Berria - Kultura 2006-04-25
Eta nago ez ote diren, alde horretatik, hutsune afektibo nabarmen baten betegarri. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 176. orr.
Besteak, berriz, kultura eta informazioaren gorabeheran gelditzen dira, adornurako eta betegarritarako izen putz batzuk besterik ez baitira. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 220. orr.
Ez duk gauza bera, baina berdin-berdin balio dik betegarritako. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.
Arlo desberdinetako (kirol, festa, feria, ibilaldi, omenaldi eta abarreko) diru publikoak monopolizaturik dauzkatela, hain zuzen ere, urte guzian zehar, mila zeremonietan derrigorrezko betegarri izaten baitira. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 33. orr.
Egia da azken aldian betegarri itxurako liburuak atera dituela, baina horrek ez du ahuldu bere nobelenganako lilura. Berria - Kultura 2004-12-29
Zuen ama gauzak erosten aritzen zitzaion beti, erratza, mopa, pastel-betegarri berriren bat. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 51. orr.
Pochote: amerikar zuhaitz bat, luze-luzea; fruituetan kotoi moduko bat dauka, burko-betegarri erabiltzen dena. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 81. orr.
Eskale baten txakurra jatetxe kanpoko zabor artean bilatzen ari da afari aho gozagarri eta urdail betegarria. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 187. orr.
Leihotik begiratze hutsa ez zaio gogo-betegarri, begiak Goizueta aldera joaten baitzaizkio. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 136. orr.
Hor dago obra ospetsua bere harrizko elorri zorrotz, eskultura ohargarri eta erretaula begi-betegarri eta eliza nasaiarekin, Mariaren itxura maitatua ororen erdian. Herria 2002-07-18
Zaldi bana zuten, halaber, zuriak eta bikainak, oihal begi-betegarri batez apainduak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 158. orr.
Arratsalde hartan ikusmira paregabea zen, lasaigarria eta begi-betegarria, aspertu gabe denbora luzean begira egoteko modukoa. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 259. orr.
Mila loreren ederrean lehertuko nintzateke udaberri oro, eta mila fruitutan uda edo udazken oro, izaki guztien begi-betegarri eta aho-gozagarri. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 213. orr.
Nekez barkatzen ziotela gizonezkoek emakumezkoen begi-betegarri zenari, pentsatu zuen mezulari gazteak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 241. orr.
Nazionalismoa erlijio bat da, beste erlijio baten ordezko nahiz beste erlijio baten lagunkide izan daitekeen erlijio bizi-betegarri bat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 117. orr.
Bi pertsonak bat egin edo bat izatera datozelarik, entretenigarririk edo bizi-betegarririk asko aurki lezakete. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.
Bizi-betegarri edo suzedaneo gorenak, beraz, hil ondoren ere badaki bizi-ustea bazkatzen, baina hilobietako diru horrexek du ongienik erakusten bere gehientasuna eta, aldi berean, bere ezin beltza. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 185. orr.
begi betegarri (5)