Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Betebeharra gauza sakratua da niretzat, men egiten diot beti legeari, aitzakiarik jarri gabe. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 59. orr.
Eskubide bat betebehar baten ifrentzua izaten baita beti. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 148. orr.
Betebeharra lehen ordea! Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 25. orr.
Lanaren betebeharrak: Kanpoko hedapena azkartu nahian, gestio komertzialan eta ahal bazen ere, alki profesionalan pertsona aditu bat kontratatu nahi luke gure lantegiak. Herria 2005-02-24
Zereginik gabe, betebeharrik gabe, hutsik nolabait. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 78. orr.
Karguari dagokion betebeharra duk hori. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 32. orr.
Ni amarekin geratu nintzen egun batzuetan, heriotza baten ondorengo ohiko gestio eta betebeharretan laguntzeko. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 16. orr.
Hornikuntza taldeari dagozkion betebeharrak: bulegoko lanetan parte hartzeko beti prest egotea. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 79. orr.
Betebehar bat daukazu zeure buruarekin, etorkizunarekin, zeureganako begirunearekin. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 176. orr.
Laboreak berekin duen betebeharra: lanarena, alegia; ganbara beteko bada, saiatu beharra dagoela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 308. orr.
Gurekin ere badituzu betebeharrak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 409. orr.
Nork behartuko gaitu gure betebeharrak betetzera? «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 21. orr.
Egin ezazue zuen betebeharra, jar iezazkidazue esku-burdinak. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 213. orr.
Italiaren irudia zuen zapi bat eta algodoi txarreko traje bat eman zizkidaten, eta paper bat esanez egina nuela nire betebeharra. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 323. orr.
Orain, betebehar bat jarriko dizut: eraman ezazu eskale gizajo hau, hirian eskean ibil dadin, ez bainago denak nire kontura hartzeko aldartean. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 123. orr.
Jantzirik gabe, musikaririk gabe, guztien txistuek lagundu zuten bere betebeharrean. Berria - Euskal Herria 2006-04-23
Zentza itzazu guztien aurrean beren betebeharretan huts egiten dutenak. Elizen arteko biblia 1 Tm 5,20
Higienea denen betebehar bilakatu zuen Poubelle jaunak: hiria denena zenez, denen betebeharra izango zen garbitasuna ere. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 138. orr.
Ez hartzeko kargua botere bezala, betebehar bezala baizik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 397. orr.
Beste asmo eta betebehar batzuek eragozten ez zigutenean, ahal genuen guztietan elkarrekin bazkalduko genuela hitz eman genion elkarri. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 95. orr.
Gizon biluzi bati kale gorrian ematen zaizkion limosnek ez dituzte betetzen Estatuaren betebeharrak, Estatuak bizibide segurua zor baitie hiritar guztiei. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 119. orr.
Geuk jarriko dugu xanpaina -esan zuen ganberaburuak-; gure betebeharra da, gure eginbidea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 220. orr.
Preso baten betebeharra omen duk ihes egitea. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 243. orr.
Erlijioak, itxurakeriak, gizatasunak, bertuteak, hots, gure ustezko betebehar horiek guztiek ipintzen dizkiguten hesiak hautsiko bagenitu. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 129. orr.
Ea erregeen betebeharra den beren herritarren arimen salbazioaren alde jardutea. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 161. orr.
Laguna ez saltzeko betebeharra ere senti dezaket. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 203. orr.
Norberaren haurrak elikatzea zuzenbide naturaleko betebehar bat da; haiei oinordekotza ematea, zuzenbide zibileko edo politikoko betebeharra. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 160. orr.
Gizon langilea zen, betebeharrek mendean hartua zutena. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 12. orr.
Zure eskubideak errespetatzen ditut, ez ordea nire betebeharretarik salbuetsia izateko heineraino. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 197. orr.
Afiliatu eta lehen bi urteetan Lanbidearteko Gutxieneko Soldata baino gutxiago irabazten dutenek kotizatzeko betebeharretik libratuko dira.Traditu baitituzte beren betebeharrak amodio gaizto batera lerratzeko. Berria - Ekonomia 2006-04-18
Domeka bati zegokion eran, hurrengo asteko eginkizun eta betebeharren agenda osatzera. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 23. orr.
Txinatar enpresa, autoritarioa baina deszentralizatua aldi berean, familia-jakintza metatuan oinarritzen da, eta betebeharraren sen guztiz indartsu batean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 122. orr.
Betebeharraren zentzuak deituta, purua zuhaitz baten azalean itzali zuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 112. orr.
Inoiz gizonen bati entzuten badiozu hiritar den aldetik dituen betebeharrez hitz egiten, ez zaitez berarekin fida, arraioa! Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 444. orr.
Nahimenez bezainbat betebeharrez otoizten zaitut puntu horrez den bezanbatean isiltasunari atxiki zakizkion. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 158. orr.
Aurretik hartu ziren betebeharrei aurre egin beharra dago. Berria - Kirola 2004-09-07
Betebehar delikatu eta konplikatu askoren zama zuen ofizio bat. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 68. orr.
Adiskidantzaren betebehar mingarri horiek bete ondoren. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 525. orr.
Betebehar bakarra dago zirkuituan parte hartzeko: 16 urte baino gehiago izatea. Berria - Kirola 2006-01-13
Horrelako okasioetan, itzulingururik gabe hitz egitea betebehar morala baino gehiago da. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 124. orr.
Bertute moralaren eta betebehar zibilen elementuak. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 35. orr.
Iluntzero harekin afaltzeko betebehar neketsu hura. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 197. orr.
Hemen hasten dun heure betebehar antzuen zerrenda bukaerarik gabea. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 86. orr.
Prest zegoela betebehar benetan astun hori bere gain hartzeko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 152. orr.
Betebehar derrigorrezkorik izan ez arren, ez du hutsik egin, eta bisitatu du azoka, egun bakar batez baino izan ez bada ere. Berria - Kultura 2004-12-08
Eguneroko betebehar fisiologikoetan. Berria - Gaiak 2004-12-22
Erlijiozko betebeharrak bete egiten zituen, eta bizimodu arautua egiten zuen urte osoan hamarretik bederatzitan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 96. orr.
Badute beste hamaika ohiturazko betebehar: hala nola edalontzi, pitxer eta suilen garbiketa. Elizen arteko biblia Mk 7,4
Gurasoekiko betebeharrak. Elizen arteko biblia Si 3,1 tit
Jaunaren eta basailuaren elkarrenganako betebeharrak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 348. orr.
Norberaren besteekiko betebeharrak norberaren biziraupenerako beharrezkoak direla ez ikustea. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 78. orr.
Ezin baztertuzko betebehartzat jo zuela bertako handiki guztiei gizalegezko diosalak egitera joatea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 28. orr.
Erlijioek suntsitu baino gehiago bizkortu egiten dute beren jarraitzaileengan gizarte-betebeharraren zentzua. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 447. orr.
Behar beste denboran edukiko dut erretiro-pentsioa etenik Brightman's Attic-en beheko solairuan saltzaileak eduki ohi dituen zerga-betebeharrak betetze aldera. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 266. orr.
Erabateko aldea dago lege-betebeharraren eta maitabeharraren artean. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 42. orr.
Gizonak gaixotu egin hituen, ordea, eta nahiago izan nian nire mediku betebeharrei erantzun, larrua salbu jarri baino. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 214. orr.
Baina Petrusek baditu betebeharrak harekin, familia-betebeharrak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 257. orr.
Ez egin gero zeuen erlijio-betebeharrak jendaurrean, jendeak ikus zaitzaten. Elizen arteko biblia Mt 6,1
bere betebehar (4); beste betebehar (3); betebehar bakarra (7); betebehar bat (22); betebehar bat da (6); betebehar baten (3); betebehar batzuk (11); betebehar berberak (3); betebehar bezala (3); betebehar demokratikoa (3); betebehar gisa (3); betebehar guztiak (9); betebehar morala (3); betebehar nagusia (3); bi betebehar (3); dituen betebehar (3); eskubide eta betebehar (13); hainbat betebehar (3); hiru betebehar (3)
bere betebeharra (18); beren betebeharra (4); betebeharra da (32); betebeharra dela (10); betebeharra du (10); betebeharra duela (6); betebeharra duk (3); betebeharra eta erabiltzeko (3); betebeharra izan (3); betebeharra izango (7); betebeharra jaso (3); dagokion betebeharra (3); egiteko betebeharra (4); eskubidea eta betebeharra (11); euren betebeharra (5); euskara jakiteko betebeharra (3); ezagutzeko betebeharra (3); gobernarien betebeharra (4); gobernuaren betebeharra (7); gure betebeharra (12); gure betebeharra da (8); guztien betebeharra (3); hitzartzeko betebeharra (3); jakiteko betebeharra (5); laguntzeko betebeharra (5); lehen betebeharra (4); nire betebeharra (18); nire betebeharra dela (3)
bere betebeharrak (5); beren betebeharrak (3); betebeharrak agintzen (3); betebeharrak bete (6); betebeharrak betetzen (7); betebeharrak eginda (3); dagozkion betebeharrak (4); dituen betebeharrak (6); dituzten betebeharrak (4); eskubide eta betebeharrak (8); eskubideak eta betebeharrak (7)
betebeharrei aurre egin (3); betebeharrei buruzko (3); eskubide eta betebeharrei (3)
eskubide eta betebeharrekin (3)
betebeharreko baldintzak (3); betebeharreko laudoa (3)
betebeharren artean (3); betebeharren bat (4); eskubide eta betebeharren (5)
baztertuzko betebehartzat (3); betebehartzat hartu (5); betebehartzat jo (3); ezin baztertuzko betebehartzat (3)