Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

betazal 1 iz begiaren aurreko aldea estal dezaketen azal tolesduretako bakoitza, eskuarki goikoa.

Norak baiezkoa egin zion betazalen keinu batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 152. orr.

Zure betazalaren ertzari begiratu diozun bezain hurbiletik.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 164. orr.

Ile adatsa ez ezik, betazal eta betileak ere beilegiak zituen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.

Betazalen gainetik pasatu duzu esponjatxoa, leun, astiro, ondo egiteko behar den patxada hartuta.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 216. orr.

Betazalak jaso nituen: euria ari zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 142. orr.

Gizonak estutu egin zituen bere ezpainak neskarenen kontra eta hark betazalak jaitsi zituen, logaleak hartu izan balitu bezalatsu. Betazalak apaldu eta hasperenkatu zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 284. orr.

Haren betazalak erdi ireki dira, logaleak eragindako arrosa koloreko begiekin so egin dit.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 126. orr.

Estutu nituen betazalak haurrek ilunpean beldurrik ez izateko egiten duten bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 173. orr.

Betazalak erdi bildurik zituen, argia jasanezina balitzaio bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 11. orr.

Espasmoka ixten zitzaizkidan betazalak beheraldi bakoitzean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 110. orr.

Betazalak erretzen zizkion sugar hark gibeleko eritasun bat iragartzen zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 113. orr.

Liburuak nituen ordu luzeen entretenigarri eta betazalen erregarri.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 287. orr.

Zer gerta ote zekidakeen beldurrak hartuta, betazalen dardar bat itzuri zitzaiola.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 162. orr.

Betazaletako lerro urdin, ongi marraztuek katemearen begi distira irudikarazten zuten.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 65. orr.

Jainkoek logura bidali zidaten betazaletara.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 87. orr.

Begi inguruak ikatza bezala belzturik, betazalek jasanezinezko karga zeukaten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 138. orr.

Ez hadila ibil beti, betazalok lurrerantz, heure aita noblearen xerka hautsetan.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 34. orr.

Begiak erdi itxita eta betazalak gorrituta eta handituta zeuzkatela.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 46. orr.

Karga nuen zangoetan, karga besoetan, karga betazaletan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 160. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Begien mugimendu azkarrak dardarak eragiten dizkio betazal meheetan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 78. orr.

Ama-aholkulariak ere betazal tolesdunak ditu, nik bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 61. orr.

Lehengusu Adolphek ez du begirik: haren betazal handitu eta jasoak pixka bat baizik ez dira irekitzen zuriaren gainean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 52. orr.

Nekea antzematen zaio betazal ubelduen atzean.     «Bizia lo», 2003 - 28. orr.

Bere betazal eroriek eta ile urri banatuak loguratu-itxura ematen zioten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 274. orr.

Betazal pisu geldoak jasotzen zituenean, emaztea ikusten zuen bere begirakune gaixoarekin, eta alabak, eta semeak, denak ere negarra begietan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 228. orr.

Kirxaren betazal pisutsuak lehengoz altxatu ziren gazteari begiratzeko, eta adeitasunez agurtu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 71. orr.

Bere betazal lodien azpialdetik, begirunez begiratu zion gizon sainduari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 127. orr.

Tximeleta zuri-zuri bat igaro zen agurearen betazal itxien barnean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 41. orr.

Ezpainei mirra usaina zerien eta betazal gantzutuei ikara eztia.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 45. orr.

Zarpail hark eroria zeukan eskuineko betazala, ezin zuen begia zabaldu.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 23. orr.

Ezker betazala goratu zitzaion, begiaren zuria bistan utzirik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 207. orr.

· Buruko minez zegoen, betazalak astun zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 313. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Begiradari darion txingar argia edo asperdura halako betazal-murgiltzearen arabera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 55. orr.

Etxera itzultzen nintzelarik, nire aurpegiari begiratzen nion ispiluan, nire betazal-tolesei, nire edertasun-pikorrari.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 80. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Begi handi, betazal-lodiak ikusi nizkien guri begira gertutik igaro zirenean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 109. orr.

Batez ere gauez, betazal-handiek ehiza patruilak antolatzen zituztenean.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 43. orr.

5 betazalak bildu lo hartu.

Ez Karmenek ez obispoaren gorabeherak utzi zidaten betazalak biltzen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 27. orr.

Ez nuen betazalik bildu gau osoan; goizean, batere lorik egin gabe joan nintzen lanera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 194. orr.

Etxeberry ez da esnatu, izan ere, ez baitu betazalik bildu gau osoan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 168. orr.

Nik, behintzat, ez nuen betazalik bildu.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 189. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus