Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emakume betaurrekodunak buruari eragin dio, eta autoan sartu da. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 103. orr.
Hiruzpalau nekazari, maistra itxura zuen emakume betaurrekodun bat eta txartel-zulatzailea igo ziren nirekin batera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 126. orr.
Jaun serio, beltzez jantzi, betaurrekodun, doktore-itxurakoren baten eta apaiz hezur-huts, sotana saretuz jantziren baten artean. adineko gizon betaurrekodun eta bizar zuri luze bat, gure geografia irakaslearen antzekoa. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 54. orr.
Mutil beltzaran eta betaurrekodun bat zen. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 31. orr.
Tipo betaurrekoduna eta ondo orraztua. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 54. orr.
Imajinatzen nuen besaulki batean ondoan eserita neukan koronel ingeles buruzuri betaurrekodun baten herkidea nintzela. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 142. orr.
Emakume txiki eta mengela, hazpegi finekoa, eta gizon meharra, betaurrekoduna eta zenbait hagin falta duena. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 77. orr.
Handik gutxira beste morroi bi azaldu ziren, bibote mehe eta eguzkitako betaurrekodunak, ni paperak banatzen ari nintzen espaloian, jende artetik. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 75. orr.
Betaurrekodun agure onbera batekin egina nuen amets. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 14. orr.
Betaurrekodunarekin gizon bat etorri da, eta lege prozedurak aipatzen hasi zaizkigu, paper bat eskuan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 106. orr.
Betaurrekodun xelebre hura Lauaxeta zela. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 126. orr.
betaurrekodun bat (6); betaurrekodun baten (4); emakume betaurrekodunak (4); gizon betaurrekodunak (4)