Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
betaro izond beta hartuz.
Edateko ontziak bi hatzetarik goiti nehoiz ere betetzen ez zenituela, astiro eta betaro edaten zenuen arnoa. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 400. orr.
Ordu hartan, Abenidaren alde bietara barreiaturiko etxetzar ilararen babesean, autoren batzuek mantsokiro korritzen zuten erdigunetik, eta, ertzetan merkatariek betaro hartzen zituzten bezero bakanak, ilunabarrak erakarriko zuen giza oldearen aiduru. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 8. orr.