Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harik eta ustekabeko iluntasunak haren betargia hartu zuen arte. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 609. orr.
Haren bisaiak, bat-batean, beltzuritik betargirat egiten zuela eta haren ezpainek irri zuri bat erakusten zutela, erran zuen [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 548. orr.
Don Frantziskok jarri zuen aurpegia, betilun imajinatzen dut alde batetik, ikusirik zer penitentzia zetorkion gainerat jende uholde harekin, baina baita betilunetik betargirat egiten ere bertzetik, loratzen zitzaiolarik, finean, ezpainetan, irri ezkutu bat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 40. orr.
Ezin esan Rigatik guk ihes egin dugunik, betargiz, alaitasunez goaz hemendik. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 214. orr.
Eta, nola baitzen, gainerat, gorputzez gero eta sendoago eta gihartsuago, eta betartez gero eta betargiago, [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 308. orr.
Betargi eta apal dabil, gurekin orain egiten dituen itzultzaile lanetan behin betiko sartzeko atea hemen duela eta, pozik. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 33. orr.