Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bestibulu 1 iz eraikin batean, sarrera nagusian dagoen gela.
Bestibulua geltoki berriaren bihotza izango litzateke. Berria - Harian 2006-02-21
2 barne belarriko barrunbea.
Konpentsazio-mugimenduak (bestibuluarenak eta begiarenak), burua edo gorputza mugitzen denean begirada finko edukitzeko egiten direnak; erreflexuak dira guztiz. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 34. orr.