Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beraz, funts eta jabetzak besterentzen badira, Estatua beste funts bat sortzera behartuta egongo da beste jabetza batzuk izateko. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 171. orr.
Autore eskubideetan enpresei ez zaielako benetako jabetzarik lagatzen edo besterentzen, transmititzen, erabilera-lizentzia zehatza baino. Berria - Gaiak 2004-01-14
Heretikoen ondasunak besterendu egiten ziren, eta ez heretiko zigortuak eta ez haren ondorengoek ez zeukaten berreskuratzerik. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 202. orr.
Esan dut lehen garaietan hainbat feudo betiko besterenduta geratu zirela. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 341. orr.
Gorputz edo natura (arraza) konkretu baten ekintza, historia, esplikatu ahal izateko interesatzen zaiguna, arraza (natura) horretan "besterendua" dagoen eta diharduen izpiritua da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 213. orr.
Espresionismoarentzat emozioari loturik egon da luzaro adierazgarritasuna, haren bortiztasunean eta haren ezin besterenduzko izaeran. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 276. orr.
ik besterenezin.
Guztiz adierazgarria da hirietako biztanleriaren hazkunde-erritmoa, hazkunde demografiko oraindik ikaragarrizko baten eta modernizazio besterendu batek dakartzan biztanleen lekualdatze masiboen emaitza dena. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 138. orr.
Baina beude ahantzirik herritar besterendu horiek! Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 71. orr.