Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dendan beste pertsona bat sartu, eta sumindura besteratu zitzaion. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 112. orr.
Saihesten saiatzen gara, haien ibilbidea besteratzen, halako distantzia batean edukitzen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 111. orr.
Hori duk azken hamar minutuotan egiten saiatu naizena, ezer ez, hi heureak eta bost egiten aritu haizen bitartean nire arreta eginkizun horretatik besteratzeko. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 136. orr.
Ez nuen behakoa besteratu. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 154. orr.
Ez dut uste sekula izana nintzenik gau hartan bezain sorgor inguruan gertatzen ari zenaren aurrean, hain neure baitan itxirik, hain besteraturik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 348. orr.
Gobernuak bere burua aldezten du, eta badu zerbait arrazoi, esanez Ramon Baez Figueroak besteratutako 2.200 milioi dolarri (herri aurrekontuaren %66) Estatuak aurre egin behar izan zionean erne zela krisia. Berria - Mundua 2004-05-16