Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bestelakotu, bestelako(tu), bestelakotzen (orobat bestelakatu g.er. eta bestelatu g.er) 1 da/du ad bestelako bihurtu.

Zeren filologia den ongi irakurtzeko eta aditzeko artea: eginak eta gertakariak irakurtzea interpretazio jakin batekin bestelakotu gabe, garbiegi ulertu beharraren bortxaz zuhurtasuna eta pazientzia galdu gabe.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 53. orr.

Kasu honetan, kontzeptua bere hartan atxiki bada ere, erlazioa bi modutara aldatu da: adierazlea, haren alderdi materialean ez ezik, haren gramatika forman ere bestelakotu da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 105. orr.

Mende honetan zehar, hala ere, zientzia, zientzia esperimentala behinik behin, bestelakotu egin da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 142. orr.

Zer sentitzen du aita batek, ama batek, bizitzaren ordena logikoa bestelakotu egin dela ikustean, semea hil eta beraiek bizirik daudela ikustean?     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 14. orr.

Jusuf bestelakoturik zegoen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 170. orr.

Kanpoko ekarpen horiek bestelakoturik, mozorroturik, sartu behar izaten dira gehienetan, gizarte jasotzaileak onar ditzan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 90. orr.

Mutante horietariko bakoitzak bestelakoturik zeuzkan zelula-funtzioetariko batzuk; esate baterako, bakterioaren bizitza eta ugalketarako ezinbesteko ziren funtzio asko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 15. orr.

Alkoholak zeharo bestelakotzen duela jendea.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 53. orr.

Hain hala eraberritu zuten gizarte guztia, bazirudien arragoren batean pasarazita erabat bestelakoturik atera zutela.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 101. orr.

Otorduak gauza delikatu eta ezustekoz osatuak ziren, eta sukaldariek etengabe bestelakotzen zuten janarien arkitektura.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 63. orr.

Hedabideen jabeak aldatzea eta mezua bestelakotzea ez da aski Bestelako Komunikazioa lortzeko.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 90. orr.

2 (era burutua izen gisa)

Asun Garikano bestelakotuek, gontzetarik jalgiek, daukate liluraturik eta harrapaturik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 47. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus