Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bestelako kontua da hori. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 23. orr.
Zientzialariek, bistan da, bestelako iritzia dute. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 195. orr.
Bestelako edertasuna zuen orain, eta edertasun halakoak maitasun eraberritua eta sakonagoa ernaldu zuen nigan bat-batean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 52. orr.
Bestelako komunikazioa: alternatiba kritikoak. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 11. orr.
Kontzeptu horiek nazio mailan osatuak dira, eta bestelako garrantzia hartzen dute nazioarteko mailan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 107. orr.
Oraindik geratu behar zaizu material apurtxo bat, bestelako garraztasuna daukan bestelako zaporea. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 151. orr.
Bestelako larritasun bat zen, sakonago eta funtsezkoagoa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 42. orr.
Ez al nuen, bada, gainerako neskek ez duten bestelako bizimodu bat nahi, eta gerorako ere etxekoandre arruntek ez duten bizimodu bat? Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 294. orr.
Eta bestelako dedukzio bat egiteko, ez al dago oinarririk? Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 179. orr.
Emakume nekazariek liho-sortak eta bestelako huskeriak eramateko erabiltzen dituzten otzarak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.
Nik bestelako gauzak erosten ditut. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 80. orr.
Hala ere, et juntagailua ez da beti kopulatibo hutsa, bestelako balioak ere baditu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 59. orr.
Etxeen artean ez zegoen ez zuhaitzik ez bestelako landarerik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.
Ez zen inoiz txokolaterik edo bestelako goxokirik izaten, debekatua zegoelako "otorduetatik kanpo" jatea. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 61. orr.
Baina aldi berean banekien bestelako erantzunik ezin izango niokeela eman. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 107. orr.
Zortea alde zutenek, halabeharraren bestelako baiezpenik gabe, zilarrezko diru-pezak jasotzen zituzten. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 48. orr.
XVIII. mendeko kritizismoak eta arkeologia ilustratu berriaren pizkundeak [...] lagundu egin zuten, azkenean, bestelako giro intelektuala sortzen. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 280. orr.
Gurpilez eta bestelako traste arraroez bete zuten. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 368. orr.
Irudiei dagokienez, bistan da bestelako edozein objektu bezala pertzibitzen direla. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 31. orr.
Gure zaindariei eta kontzentrazio-esparruko bestelako goi kargudunei. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 156. orr.
Ni potroetaraino nago haren turuta, musika eta bestelako zaratekin. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 125. orr.
Kanpoan, libre zarenean, oso bestela izaten da; bestelako mutilak eta neskak ikusten dituzu, nahi duzunean alde egin dezakezu. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 290. orr.
Euskal Herriko zein bestelako herrietako unibertsitateetan ere. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 121. orr.
Esan zuen, horrez gain, bestelako erantzukizunetako kontuekin arduratuta zebilenez, [...]. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 40. orr.
Ezer ere ez zegoen Permera edo Kazanera iristeko, ez telega, tarantas, berlina, kalesa edo bestelako postako zalgurdirik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 82. orr.
Zetazko alkandora lazotxoz beteak eta bestelako barneko jantzi luxuzko eta bikainak jantzita agertzen zen balkoian. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 93. orr.
Bestelako idatzizko lanak konbinatuz gero -zutabeak, hitzaldiak, solasaldiak, gidoiak, literatura-lantegiak...-, bai akaso. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 372. orr.
Bai dirutan, bai bestelako baliozko gauza batzuetan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 69. orr.
Horregatik arreta gutxiagoz jarrai nitzakeen bestelako balizko kontu garrantzitsuak. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 88. orr.
Berak hasieran bestelako zerbait espero baitzuen. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 124. orr.
Gai horretaz lasai hitz egin baitezaket, zeharo bestelako zerbaitetan pentsatzen ari naizen bitartean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 12. orr.
Ez herrik ez bestelako ezein giza seinalek ez zuen hausten lur elementalaren bakea. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 108. orr.
Ez bestelako inolako kontzeptura. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 25. orr.
Bestelako oro dela, gaur-gaurkoan, alferrikako. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 23. orr.
Auskalo zenbat kamiotzar eta bestelako erabili izan diren. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 286. orr.
Errosario errepikatu baten hitzak bezala, Izan Ibarretxe, Arnaldo, Mayor, Redondo edo bestelako, guztien hitzak egiten dira jada errepikakor eta betiko. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 76. orr.
Asmaz gain, gainera, biriketako bestelako gaitzen aurka egiteko ere erabil daiteke tratamendua. Berria - Gaiak 2004-09-14
Gure zaindariei eta kontzentrazio-esparruko bestelako goi kargudunei. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 156. orr.
Industriako metalezko lehengaiak ere %24 garestitu dira eta %15,6 industriako bestelako lehengaiak. Berria - Ekonomia 2004-06-03
Horrez gain, 130 euroko bestelako diru laguntza abiatu du Frantziako Gobernuak. Berria - Ekonomia 2004-01-25
Fiskalek ez zuten espetxeratzerik ez badaezpadako bestelako neurririk eskatu. Berria - Harian 2006-03-17
Igorle eta hartzailearen arteko bestelako harremana lantzean bakarrik sor liteke lilura. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 86. orr.
Egunotan etxebizitzen prezioari buruzko bestelako daturik jakin bada ere, Madrazok argi utzi zuen benetako kopuruak Jaurlaritzak berak eta Espainiako Sustapen Ministerioak emandakoak direla. Badira, ordea, espazioarekiko bestelako erlazio batzuk, irudiak aurkitu baino lehenagokoak. Berria - Euskal Herria 2004-01-24
Aurretik porrot egin zuten antzeko bestelako esperientzia batzuetatik ikasi. Berria - Ekonomia 2004-02-28
Inoiz ikusi gabeko bestelako modu batean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 170. orr.
Musika lantzeko bestelako moldeak eta ibili gabeko bideak konkistatu ditu Metak disketxeak. Berria - Kultura 2004-05-06
Bulimia eta jateko bestelako jokabide desegokiak. Berria - Euskal Herria 2004-05-07
Bidean sortutako bestelako arazoei eskema horrekin erantzungo die. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 128. orr.
Beste garai batean nintzen, oso bestelakoan. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 109. orr.
Berehala etortzen zitzaion burura zer gertatu zen halako lekutan, beste hartan zer, eta zer gorabehera izan ziren halakoan edo bestelakoan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 160. orr.
Berri txarrak larritasuna ez baina sufrikarioa eragiten du: oso bestelako gauza da hori. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 39. orr.
Oso bestelako efektua eragiten duela fotogramen artean beltza txertatzeak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 51. orr.
Alferrik da, beraz, galdezka hastea geure buruari ba ote zitekeen oso bestelako mundu bat izatea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 40. orr.
Atzo ere gauza bera gertatu zitzaidan; oso bestelako gauza bat esan nahi nuen, baina hitz egiten hasi nintzenean, dena nahastu nintzen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 199. orr.
Atxiloketaz ari garelarik, monopolio hitza oso egokia ez bada ere, ezin oso bestelako bat asmatu. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 98. orr.
Ohartuko zara ez direla horiek, baizik eta oso bestelako batzuk, Aidôs sakonki pizten dutenak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 157. orr.
Metodo horrek oso bestelako arrazoiengatik egiten zuen huts. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 10. orr.
Oso bestelako ikuspuntu batetik abiatuko gara. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 28. orr.
Alde batera utzi izan da Smithen oso bestelako ikuspegi moralista. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 75. orr.
Oso bestelako pentsatzeko modua da hori noski, Salomon erregearenaren aldean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 186. orr.
Esaldi ozenak botatzen zituen, bereaz oso bestelako ahotsez. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 94. orr.
Gurean agintariek guztiz bestelako jarrera hartu dute. Berria - Euskal Herria 2004-11-02
-Tea? -galdetu dit Husseinek guztiz bestelako aurpegieraz, bat-batean errealitatera itzularaziz. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 131. orr.
Helburu bera ziurtatu zuten guztiz bestelako baliabideekin. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 254. orr.
Izadiaren legeekin batera aldi berean substantziaren eta kausaren kategorien arabera argituak izan daitezkeela, guztiz bestelako printzipiotik sortu diren arren. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 160. orr.
Osagai-egiturak, hizkuntz mailatzat hartuta, badauka hutsaltasunik gabeko guztiz bestelako izaera bat, hizkuntz maila batzuetarako guztiz beharrezkoa dena. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 53. orr.
Baina pare bat gauza jakitea eta jakintza hura benetan gauzatzea arras bestelako kontuak ziren. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 45. orr.
Autore berrietan "mundus sensibilis" eta "mundus intelligibilis" adierazpenen erabat bestelako erabilera aurkitu dut. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 127. orr.
Egia da esperientzia horiek Aro Modernoko europar nihilismoaz zeharo bestelako testuingu historiko batean aurkitzen direla. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 3. orr.
Naizenaz bestelako zerbait izan nahi dudalako edota, agian, naizen edo izan nahi dudanaz bestelakoa naizelako sentsazio bitxiarekin hartzen dut lo. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 83. orr.
Nabokov jabetzen zen kalkulurako dohain hark [...] zerikusi gutxi zuela "berarekin", eta bere legeak zituela: beraren gainerako dohainez bestelakoa zen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 221. orr.
Izadiaz beste zerbait pentsatu eta nahi izan balu, nahitaez, orai duen adimenaz bestelako bat eta orai duen nahimenaz bestelako bat izanen zituen. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 101. orr.
Hizkuntza, hizketaz bestelakoa dena, bereiz azter daitekeen gauza bat da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 41. orr.
Gogoratu beharra dago Sokrates bat zikutarazi egin zutela jainko onetsiez bestelako jainkoak sartzeagatik Atenasen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 62. orr.
Ohiko ikuspegiaz bestelako ikuspegi berriren bat bilatu beharra zegoen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 24. orr.
Gaur egun argazkiaz bestelako irudiaren arte guztiak, "eskuz egindako" irudiaren arteak izendatzeko erabiltzen da normalean "arte plastiko" esapidea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 246. orr.
Eurobligazioak, jaulkitzen diren lekuaz bestelako diruan emanak; nazioarteko akzioak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.
Markoaren indarrak, 1999 arte, ez dio askorik eragin esportazio-konkurrentziari -prezioez bestelako argudioetan oinarritzen baitzen-. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 172. orr.
"Jonek gutun bat jaso zuen" edo "borroka gelditu zen" bezalako perpausek argi erakusten dute (117iv) baieztapena, [...] ezin defendatuzkoa dela, esanahia serioski gramatikaz bestelako kontzeptutzat hartzen bada. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 137. orr.
Hartara ikusi ahal izango nuela nola moldatzen zen bera ohikoaz bestelako testuinguru batean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 282. orr.
Jasan ezin izateraino txarrak iruditzen zitzaizkiolako, beren gris marguldu eta "naturalaz bestelako" ñabardurekin. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 32. orr.
Esanahi berdina duen janzkera bestelako hau: [...]. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 466. orr.
Beharbada hobe zatekeela beste terminologia bat aukeratzea, Harrisena hain testuinguru bestelako horretara egokitu beharrean. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 18. orr.
Ikusleak irudi horren sorkuntzaz duen ezagutza inplizituan ala bestelakoan oinarritzen dela. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 109. orr.
Hiru dimentsiotako egitura geometrikoa islatzen duelarik berinagaineko eremu zabalean ikuspegi bestelakoan... Herria 2004-11-18
Bi pasadizoak, behorrarena eta zerramarena, itxuraz elkarren antzekoak badira ere, oso mundu bestelakoak dituzte gibelean. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 141. orr.
Baina, hi, bestelakoa haiz, beste guztiak ez bezalakoa. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 153. orr.
Gehiegi lasaitu zituztela irudimenaren hedeak eta errealitatea bestelakoa zela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 300. orr.
Bi erdilariak modu oso bestelakoan mintzatu ziren. Berria - Kirola 2004-05-28
Ordutik aitari modu oso bestelakoan begiratzen diot. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 87. orr.
Egoera oso bestelakoan dago GSI Bilbo. Berria - Kirola 2006-02-05
Kasta erabat bestelakoa dute gure hauek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 307. orr.
Abertzaletasunaren nire kontzeptua bestelakoa da. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 66. orr.
Bestelakoak dira estiloak, bestelakoak hitzak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 154. orr.
Ilea bestelakoa izanagatik, baduzu aire bat. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 159. orr.
Desberdin sentitzen zen, bestelako. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 119. orr.
Horren kariaz, heriotzaren alderdi erreala zitzaion soil-soilik interesatzen azkenerako: beti desberdin eta bestelako. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 165. orr.
Bidaiatzen ari garenok, musulman zein bestelako, libre omen gaude baraualdiaren arautik. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 105. orr.
Bestelakoan ezinezkoa zaigu lehen mailari eustea. Berria - Harian 2006-04-27
Neurri akats batek izugarri itsustuko du bestelakoan ederra eta pindartsua izan zitekeen edozein bertso. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 84. orr.
Standarden maila eta jokoa atzokoa baino hobea dela pentsatu behar da, derrigor, bestelakoan ez baita ulertzen nolatan ari den UEFAn jokatzen. Berria - Kirola 2004-12-17
Hedabideak eta presioa dira alde nabarmenenak, bestelakoan ez dago alde handirik. Berria - Kirola 2004-01-22
arras bestelako (8)
bestelako alternatibak (6); bestelako arazoak (12); bestelako arrazoiak (10); bestelako arrazoiengatik (11); bestelako asmoak (10); bestelako aukerak (6); bestelako baliabideak (8); bestelako bat (8); bestelako bidea (8); bestelako bideak (16); bestelako bizimodua (6); bestelako datuak (16); bestelako diru (12); bestelako edozein (6); bestelako egoera (26); bestelako egoera batean (8); bestelako ekimenak (9); bestelako ekitaldiak (11); bestelako eredu (13); bestelako europa (20); bestelako europa bat (11); bestelako gai (10); bestelako gaiak (15); bestelako gaiez (6); bestelako gaitzak (7); bestelako gauza (19); bestelako gauza bat (6); bestelako gauzak (14); bestelako gizarte (18); bestelako hainbat (10); bestelako helburuak (7); bestelako hitzak (7); bestelako ikuspegi (8); bestelako ikuspegia (11); bestelako ikuspegiak (6); bestelako irakurketa (8); bestelako irakurketa egin (6); bestelako iritzia (36); bestelako iritzia azaldu (7); bestelako irudi (8); bestelako itxura (19); bestelako izaera (8); bestelako jarrera (18); bestelako komunikazioa (18); bestelako komunikazioak (6); bestelako komunikazioaren (7); bestelako kontua (18); bestelako kontua da (8); bestelako kontuak (15); bestelako kultura (9); bestelako lan (9); bestelako lanak (10); bestelako mezua (7); bestelako mundu (11); bestelako musika (12); bestelako neurriak (13); bestelako objektuak (8); bestelako ondorioak (9); bestelako talde (7); bestelako zerbait (15); bestelako zerbitzuak (7)
edo bestelako (131); edota bestelako (8); erabat bestelako (14); ere bestelako (13); ez da bestelako (6); ez den bestelako (7); ez du bestelako (11); ez zuen bestelako (8); guztiz bestelako (34); halako edo bestelako (11); nahiz bestelako (8); oso bestelako (240); oso bestelako egoera (6); oso bestelako gauza (6); oso bestelako iritzia (18); oso bestelako itxura (7); oso bestelako jarrera (8); oso bestelako kontua (10); sindikatu eta bestelako (6); zein bestelako (24)
arras bestelakoa (9); bestelakoa baitzen (7); bestelakoa baizik (7); bestelakoa balitz (8); bestelakoa da (229); bestelakoa dela (30); bestelakoa den (12); bestelakoa izan (82); bestelakoa izan behar (7); bestelakoa izan da (13); bestelakoa izan zen (27); bestelakoa izango (38); bestelakoa izango da (22); bestelakoa izango zen (7); bestelakoa izatea (11); bestelakoa izaten (11); bestelakoa izaten da (6); bestelakoa litzateke (11); bestelakoa zela (13); bestelakoa zen (77); da bestelakoa (7); egoera bestelakoa (33); egoera bestelakoa da (15); egoera oso bestelakoa (12); erabat bestelakoa (22); ere bestelakoa (8); errealitatea bestelakoa (16); errealitatea bestelakoa da (10); errealitatea oso bestelakoa (8); eta bestelakoa (10); guztiz bestelakoa (56); guztiz bestelakoa da (12); hain bestelakoa (11); kasua bestelakoa da (8); kontua bestelakoa da (7); oso bestelakoa (229); oso bestelakoa da (71); oso bestelakoa izan (27); oso bestelakoa izango (16); oso bestelakoa zen (26); zeharo bestelakoa (7)
bestelakoak dira (49); bestelakoak direla (9); bestelakoak diren (6); bestelakoak ere (31); bestelakoak ere bai (6); bestelakoak izan (19); bestelakoak izango (20); bestelakoak izango dira (6); bestelakoak ziren (27); edo bestelakoak (11); eta bestelakoak (91); gauzak bestelakoak (6); guztiz bestelakoak (18); oso bestelakoak (93); oso bestelakoak dira (21); oso bestelakoak izango (11); oso bestelakoak ziren (9)
bestelakorik esan (7); ez bestelakorik (13)