Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Helduden igandean, Bestaberri, 10.30 etan, herriko gazteria usaiako jantzitan, Uztaritzeko txarangak animaturik. Herria 2001-06-14
Urte oroz ederki ospatzen da Bestaberri Ortzaizen, gazteria ederra beztitzen baita karia hortarat. Herria 2004-06-10
Aurten ere Bestaberri ospatua izanen da aintzineko urtetan bezala usaiako beztituekin. Herria 2004-06-10
Arras polliki iragan da Bestaberri, joan den igandean, mutxikoekin bururaturik elizako plazan. Herria 2003-06-26
Komunione handia eta Bestaberri. Herria 2002-09-12
Bestaberriz meza 10 orenetan, ondotik proosionea, bezperak 4 orenetan. Herria 2004-06-03
Bestaberriko eguna iragan da usaian bezala Sakramendu Sainduari ospe bereziak ekarriz. Herria 2004-06-17
Bestaberriko elizkizunen ondotik ilun nabarra hurbil zuen partidak hasi orduko. Herria 2003-07-03
Gero, erremusinena, ehorzketetako kantuena eta Bestaberriko eta sainduen bestetako prozesioena. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 115. orr.
Beraz goresmenak deneri eta laster arte Izturitze eta Aiherran Bestaberri Otaben karietara! Herria 2004-05-20
Bestaberri igandean, elizkizun eder batez, 18 haurrek ospatu dute beren Jaun Hartzea. Herria 2004-06-24
Bestaberriak iraganen dira, usaian bezala, Makean eta Lekornen, meza Makean 10 ak 1/2 etan eta Lekornen 10 orenetan eta bezperak 16 orenetan bietan. Herria 2004-06-10
Komunione handi egun eta Besta Berrietan naturaz haindiko errealitatean hegan egiten nuen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 23. orr.
Xarmanteko Bestaberriak muntatuak zituzten gure gazteek, eta bai goizean, bai aratsaldean, zeremonia ederrak izan dira. Herria 2003-06-26
Erran bezala, gure gazteak prest dira Bestaberrien ongi ospatzeko eta guk indar berezi bat eginen dugu elizkizunetan aurkitzeko. Herria 2003-06-19
Bestaberrietan makilarizen aurten Patrik Ibarrola baina han bezain bipil eta trebe ere Armendaritzeko finalerdian igandean, Biscouby berriz piztu batekin, Elhinako horren finalean. Herria 2001-07-05
Tarteka baitirudi, Heletako besta berrietan bezala gure dantza-jauziek egiten dutela, urrats bat aitzina egin orduko, beste bi urrats gibelera. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 169. orr.
Bestaberri egunean jende ainitz bazen Armendaritzen baina ez denak pilotan, orotarat heltzeak lan baitzuen. Herria 2004-06-17
Ekainean, Bestaberri eguna pasata, sekulako erromeria egiten da Santa Feliziara. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 84. orr.
Besta Berri egunean gure herrixketako karrikak belar moztu berriarekin estaltzen genituen, gainetik apaiza pasa zedin herri guztia surrioan zuela. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 30. orr.