Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ni, pentsa, nire gorputz kutsatuaren nardagarrikeriarekin, neskato horren ondoan, eta estu-estu heltzen zidan, gainera, bere besotxo maitakor eta errugabeekin. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 127. orr.
Han egoten zen besotxoak gora eta beheraka higitzen mihimen txirikordatuzko sehaskan. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 57. orr.
Neskatilak bi besotxoez nire izterrari eutsi zion. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 117. orr.
Idiak, atalak oro dardaraz, konfiantzan babesten zuen umearen besotxoetan gaitzeko adarrez hornituriko buru handia, sekulako zintzarri eta kate azantzaz sei mandok tiratutako diligentziari behako ikaratu bat egiten ziola zeharrez. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 83. orr.
Jainkoaren gizonaren begiko lur-besotxo batean bota zuen aingura Kortsarioak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 148. orr.