Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
besondo iz besoaren zatia, besaburutik ukondora doana.
Mugimendu horretan, besondoan dagoen bizeps izeneko muskulua uzkurtzen da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.
Muskulu horren mutur bat besondoko hezurraren -humeroaren- goialdeari dago loturik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.
Tximinoetan, besondoa baino bi aldiz luzeagoa da besaurrea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 63. orr.
Felipek ahoa lehortu du besondoaz. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 229. orr.