Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
besoluze (orobat beso-luze eta beso luze) izond besoak luzeak dituena.
Marfilezko laban bat atera txalekoko poltsikotik, zur puska arrunt-arrunta hartu, eta bizpahiru minututan hantxe gizontxo bat moldatu zidan, bizarduna eta besoluzea. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 26. orr.
Billups eta Hamilton apartak dira, Prince beso-luzea jokalari osoa eta Wallacetarrak, Rasheed eta Ben, ederki moldatzen dira saskipean. Berria - Kirola 2006-01-03
Altu eta listafin gerria zuena, zango mehe, beso luze... Euli pisu bikain bat egiten zuen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 224. orr.