Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bera baino hogeita zazpi urte gazteagoa den emakume bat duena, bera bezain behartsua, besoak eta eskuak garai hobeetatik geratu zaizkion besoko eta eraztun gezurrezkoz eta egiazkoz beteta edukitzen dituena. Neurri gogorragoak hartu behar zirela besoko horia eramaten ez zutenen kontra. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 51. orr.
Polizia militarraren besoko gorriak zeramatzaten. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 48. orr.
Besoko beltzekin aritu ziren pilotariak, eta minutu bateko isilunea egin zen Madrilgo atentatuetan hildakoengatik. Berria - Kirola 2004-03-15
Delitu egileak besoko elektronikoen bidez kontrolatuko dituzte. Berria - Euskal Herria 2004-07-08
Charlie Parker, Dizzy Gillespie eta 52. kaleko gainerako jazz musikari guztiak Wagner jotzen jarriak zituen orain, zuriz jantzita, esbastikadun besoko bana. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 59. orr.
Biharamunean, bahitura denda batera eraman nuen kondesaren besokoa. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 57. orr.
Emakumea besokoa lotzen hasi zen, baldar eta urduri. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 76. orr.
Hermannek besokoa kendu zion brastako batez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 76. orr.
Ez zituen berekin ekarri, halere, ez lapis lazulizko paparreko orratza, ez olibinozko besokoa. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 61. orr.
Haietan, besokoak ugari, bata bestearekin harribitxizko kateen bidez elkarturik, eta, esku txikien hatzetan, henna zukuz tindatutako azazkalak nabarmen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 305. orr.
Besokoek, paparreko orratzek, bitxi garestiek dir-dir egiten zuten beren kutxatilen belus beltzaren gainean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 260. orr.
Eskumuturrean diamante handiz apaindutako besoko bat zuela konturatu nintzen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 55. orr.