Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
besarkarazi, besarkaraz, besarkarazten du ad besarkatzera behartu.
Lehengo astean, Edurneren maletak lurra besarkarazi zidanean, "istripu domestiko" bati egotzi nion neure sudur hanpatua, jakin-minez hurbildu zitzaidan orori erantzun beharrekoetan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 281. orr.
Jaun medikuak egiten dakiena egiten du, gizajoak: izen bat jarri min-mina eta bizi-bizia, eta, metastasi bat han eta metastasi bat hemen, entzundako pronostikoak estukiago besarkarazten dio gaixoari bere erremate edo azken beltza. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 138. orr.
«Itsusiegia haiz txapeldun izateko», bota zion Listoni; txapeldunak lurra «besarkaraziko» zuela zin egin zion. Berria - Kirola 2004-02-25