Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Goraintziak eta besarkadak. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 119. orr.
Musurik edo besarkadarik gabe. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 113. orr.
Agurren, besarkaden eta atseginezko adierazpenen ondotik, Marik aurkezpenak egin zituen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 109. orr.
Bihotzak oraindik eskertzen dituela besarkadak eta laztanak. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 9. orr.
Senarra berriro ikustearen bozkarioa nagusitu zen emakumeaz eta besarkada batean batu zituzten gorputzak. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 55. orr.
Hirurok besarkada batean batu ginen orduan, eta niri biziki erakargarria iruditu zitzaidan morroi haren usaina. Aitor Arana «Onan», 2000 - 117. orr.
Atea zabaldu, eta besarkada batez hartu ninduen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 201. orr.
Besarkada ugari eman genion elkarri landare exotikoen artean. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 147. orr.
Beraren kuttuna nintzela sinesteko moduko besarkada eman zidan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 300. orr.
Besarkada bana eman zioten elkarri. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 277. orr.
Gabon esateko orduko besarkada ematerakoan. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 129. orr.
Mundu honetan eman gabe geratutako besarkadak ez direla hilobian ematen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 344. orr.
Felixen begiradaz ez ezik haren besarkadaz ere gozatu guran. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 124. orr.
Biharamun horretan bere besarkadatik kontu handiz askatu eta jaiki egin nintzen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 96. orr.
Besarkada laxatu dutenean, hitzik gabeko elkarrizketak tentsioa erabat arindu duela ohartu dira. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 148. orr.
Brastako batez laxatu zen nire besarkadatik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 255. orr.
Lehenagoko besarkadak berritu nahi banituen, hark sudurreko haizearekin uxatuko ninduen nire zokora. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 225. orr.
Besarkadak, sexurik gabeko beroa. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 167. orr.
Elkarri begiratu zioten, besarkada berean estuturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 409. orr.
1839ko liberalen eta karlisten arteko besarkada, traizioaren eredu euskaldunontzat. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 21. orr.
Ez zuela Bergarako Besarkada sekula onartu; eta geroztik (34 urte jadanik!) Frantzian bizi dela. Txillardegi «Putzu», 1999 - 117. orr.
Kamar Al-Samanek besarkada handi bat eman zion nekazariari. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 148. orr.
Besarkada handi bat. Txillardegi «Putzu», 1999 - 180. orr.
Arratsalde horretan bertan esan zioten agur elkarri, besarkada beroekin eta musu egiazkoekin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 91. orr.
Agur ezazue elkar besarkada santuaz. - 1. orr.
Gerritik helduta, bereganatu egin zaitu besarkada leunean. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 69. orr.
Besarkada garbiak ziren han, sentimendu eztiak, musu santuak, elkarrizketa gozoak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 207. orr.
Nik besarkada txiki bat besterik ez nuen eskatzen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 55. orr.
Bere esku librearekin lepotik heldu eta besarkada labur bat emanez agurtu ninduen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 132. orr.
Han, elkar ezin despeituz egon ginen, besarkada luze eta tinko batean galduak. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 46. orr.
Oroitzen dudan hurrengoa Sandraren logela da, edo, hobeto esanda, Sandraren ohea, eta besarkada amaiezin hura, eta orduen joan-etorri epela. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 26. orr.
Jaso ezazu nire besarkadarik zintzoena. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 59. orr.
Lucasek inbidiazko besarkada bat bidali zion Alexei Nemovi. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 50. orr.
Halako oldarrez besarkatu zuen, non zinez esan baitaiteke inoiz ez duela maitale batek halako besarkada suharrik hartu bere gizonaren aldetik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 62. orr.
Federicoren besarkada estuegietatik ihes egin behar zuenean. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 129. orr.
Eskuak elkartuta, gogoa bat eginik, gorputzak besarkada ezin bereizizko hartan elkarri itsatsita. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 211. orr.
Besarkada historikorako ordua da. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 12. orr.
Agurreko besarkada izango balitz bezala. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 68. orr.
Luisen azken besarkada datorkizu gogora, behin eta berriz. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 176. orr.
Legendunaren bake-besarkada hartu ondoren, berriro zaldi gainera igo eta aurrera jarraitu zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 499. orr.
Jubilau urteko bake besarkada Donostian. Herria 2001-01-18
Beste batzuetan serafinen sugarretara, zoriondunen pozetara besteetan, eta aldika Kristoren maitasun besarkada gehiegizkoetara. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1037. orr.
Jaka hutsa besarkatu nahi dut, mamu besarkada huts hura oroitu, aitak ama besarkatzean sentitzen omen zuena. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 29. orr.
Esaterako, hartz besarkada izan daiteke, Enel Gas Natural baino bost aldiz handiagoa da eta 55.000 milioi euroko burtsako kapitalizazioa du. Berria - Ekonomia 2006-02-23
Italia osoaren besarkada ekarri dizuet. Berria - Mundua 2004-04-11
Uruguaiko herriari «besarkada solidario eta esker onekoa» bidali zion Nazioarteko Euskal Diaspora Elkarteak. Berria - Euskal Herria 2004-08-25
Pobretasunaren besarkadatik ez askatzeko erabaki sendoa hartu zuten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 204. orr.
Nik halako jabaldura bat daukat, inor mindu gura barik burdinaren besarkada hotza zangoetan, nasaitu egin naiz fraidea begi bistatik ostenduta. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 156. orr.
Abuztuko ortzegun horretako goizean, aitzin gaueko irudiek uko egiten zioten ahanzturaren besarkada eztian lurrintzeari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 291. orr.
Beste leku batzuetan ere badirela mundu honen antzeko materia topaketak, eterrak besarkada egarberan inguratzen dituenak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 157. orr.
Besarkadazko agurren ondotik berexi gira zoin gure eskualde, Heletarrek ala Eiheralartarrek baginuen bi egunen buruko Chino-ko euskal elgarretaratzean edo "pik-nik" famatuan berriz ikusteko parada; bainan segidan beste bizi batean sartuak ginen. lehenengo bati eta gero besteari musu ematen, edo bestela bi-biak besarkatu eta jauzi eragiten ziela belaunetan eserarazita, besarkadazko, kantazko eta barrezko zirkulu xarmatu batean. Herria 2003-03-17
alaben arteko besarkada (3); arteko besarkada (13); azken besarkada (6); bake besarkada (3); bergarako besarkada (5)
besarkada amultsu (3); besarkada bana (5); besarkada bana eman (3); besarkada bat eman (17); besarkada bat emateko (5); besarkada bat ere (3); besarkada batean (6); besarkada baten (5); besarkada batez (7); besarkada bero (13); besarkada bero bat (9); besarkada beroa (4); besarkada beroa eman (3); besarkada eman (6); besarkada estu (11); besarkada estu bat (3); besarkada estu batean (4); besarkada handi (16); besarkada handi bat (13); besarkada hartan (5); besarkada itogarri (3); besarkada izan (3); besarkada labur bat (3); besarkada luze (5); besarkada santuaz (4)
elkar besarkada santuaz (3); elkarri besarkada (3); gabeko besarkada (3); gure besarkada (3); haren besarkada (3)
arteko besarkadak (5); besarkadak eta musuak (6); musuak eta besarkadak (4)
besarkadaren bat (3)