Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
besamutur (orobat besa-mutur g.er.) iz besoaren muturra.
Besamutur odoleztatua jarri zuen kameren argitara, eta esan zuen huraxe zela estigma, Jaunaren dei gozoa, eta saindu egingo zutela laster bere auzoko parrokian, Erromako baimen guztiekin. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 129. orr.
Eta baita besamotzaren besamutur odoldua ardo merketan bustitako kortxo zati apurtu baten gisakoa zela ere. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 122. orr.