Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Makina beltzaren besagia altxatu bezain laster Louiseren ahotsa antzeman zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 215. orr.
Arnasarik hartu gabe telefonoaren besagia eskegi behar hori, bestaldekoak zure hatsean tabako marka jakin bat igarri lezakeeneko uste errudunarekin. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 49. orr.
Besagia hartu eta linea martxan zegoela baieztatu zuen, behin eta berriz. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 51. orr.
Starra, zain beheraldian aspaldi honetan, eskuetan zetxekion telefonoaren besagiari. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 15. orr.
Besagia pausatzerakoan aitaren galde antsiatsuak hauteman zituen "Nor da? Nor da" errepikatzen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 33. orr.
Arrotz zitzaion telefono-besagi beldurgarri hura hartu eta komisariara hots egin zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 51. orr.