Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskularrua baitzeukan eskuinekoan, honetan ezartzen du eta igortzen, igortzen besagainka delako xefari buruz. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 118. orr.
Orduan, Normandiarrak masaileko bat eman zion besagainka eta indar guztiarekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 390. orr.
Pilota itsasora besagainka botatuz, ez ote nuen lehen aldikoz anaiaren eta ene arteko zerbait "sakratu" hautsi, trenkatu, eta beraz, behin betikoz suntsitu? Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 176. orr.
Orduan gizatasun guztia itzultzen zaizu bat-batean gorputz osora, eskuetara, begietara, ezpainetara, eta ferekak eta besarkadak eta malkoak etortzen dira besagainka. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 134. orr.
Pilota itsasora besagainka botatuz, ez ote nuen lehen aldikoz anaiaren eta ene arteko zerbait "sakratu" hautsi, trenkatu, eta beraz, behin betikoz suntsitu? Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 176. orr.
Batek eskuan zetxikan mailua sindikalistari besainka bota zion harroki. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 197. orr.