Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

berun 1 iz gai bakuna, metal iluna, astuna eta biguna, lantzeko erraza, 327° C-tan urtzen dena eta 1.750° C-tan dirakiena (Pb; at. z. 82).

Beruna metal iluna, astuna eta biguna da.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 100. orr.

Beruna 335 graduan urtzen da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 255. orr.

Zilarra, brontzea, burdina, beruna edo eztainua labearen erdian metatu eta dena urtzeko sua suspertzen den bezala hala metatuko zaituztet neure haserre-suminean.  Elizen arteko biblia   Ez 22,20

Ekaitz-uretan hondoratu dira berunaren antzera.  Elizen arteko biblia   Ir 15,10

Pentsa zer gertatuko litzatekeen mundu guztia hasiko balitz beruna urre bihurtzen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 116. orr.

Berunik izanez gero, ez da batere zaila beirazko mirail bat egitea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 125. orr.

Beste guztietarik berezia den materia dela beruna, nekatu itxura duen metal bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 123. orr.

Berunginak gara nire herrian: guztiek dakite beruna urtzen eta lantzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 114. orr.

Berunezko bi soldadutxo, kolore biziz pintatuak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 71. orr.

Non zegoen, zehazki, berunezko soldaduen kutxa?  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 350. orr.

Tutu horietan berunezko bola bat jarri zuen sokaren bitartez jaisten zena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4490. orr.

Liburuak inprimatzeko berunezko karaktereak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 100. orr.

-Berunezko moldeak dituk horiek, konposiziorako letrak, hain zuzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 169. orr.

Kobrezko edo berunezko hodi bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 44. orr.

Berunezko plantxak albaialde bihurtu direla.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3530. orr.

Berunezko xafla biribilkatu eta iltze batez zulatuan irarririk dago xarma-elearen testua.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 49. orr.

Berun eta guzti irentsi dinagu amua.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 161. orr.

Oinak beruna bezain astunak zituela iruditu zitzaion atarian.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 65. orr.

Picassok beruna zuten pinturak erabiltzen zituen, eta berunak asko argitzen du zuri-beltzeko irudia.  Berria - Kultura   2004-09-11

Txostenaren arabera, asko dira berunarekin pozoinduta hiltzen diren haurrak.  Berria - Gaiak   2004-06-19

95 oktanoko berunik gabeko gasolina 9,9 zentimo garestitu da urtea hasi zenetik.  Berria - Harian   2006-04-19

Berunak eragindako kutsaduraren ondorioz.  Berria - Gaiak   2004-06-19

Bietako bat [...] barandaren alde batera gorputza emana dago, besteak bultza egiten dio eta kanpai bueltarik eman gabe erortzen da uretara, gauaren erdian berun.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 96. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Harri astun jakin bat ezagutu, hura herri urrunetan aurkitu, guk ezagutzen dugun modu berezi batean sutara eman, eta berun beltza atera, horra zerik den gure langintza.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 114. orr.

Gurdiak etengabe doaz mazelaz mazela Tom ibaiaren haran aldera, platinoa, urrea, zilarra, kobrea eta berun urreduna garraiatuz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 302. orr.

Zeruak berun irabiatuzko ganga bat irudikatzen zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 360. orr.

Zeren haren buruak ontzi bat baitzirudien, berun goria zeukana.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 370. orr.

Berun irakinez beteriko pertz batean eskua sartu, eta eskukada bat likido atera omen zuen inolako kalterik izan gabe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 84. orr.

Galoi bat berun urtu irentsi izan banu bezala.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 345. orr.

Berun tetraetiloa (gasolinak eduki ohi duena) eta paration intsektizida, berez toxikoak ez izanagatik, oso konposatu pozoitsu bihurtzen dira gibeleko entzimen eraginez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 212. orr.

Guk denok bezala zenbait goizetan, kakazahar hori, mobida guztia, eguneroko berun pisu hori korapilatzen eta hazten gure barruan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 24. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Uranio, berun eta zink meategiak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 25. orr.

Audenentzat, kare-harriak eta berun-meatzeek osatzen zuten lurralde hori.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 185. orr.

Horma baten ondoan zegoen bera, eskuan berun-haria zuela.  Elizen arteko biblia   Am 7,7

On Camillok San Joseren bizarra berun-hautsez errepasatzeari ekin zion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 353. orr.

Amonio kloruroarekin aproba egitea bururatu zitzaidan, gai baita berun oxidoarekin egonkorki konbinatzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 212. orr.

Hain ugaria baitzen burdina inguruan, berun harriak ezin zirela faltatu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 118. orr.

Katalogo komertzialen ordez harri edo berun kargamendu bat balerama bezala.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 164. orr.

Mea-hobiaren eskuduntzearen, berun-urtze teknologiaren eta metalaren erabilera behinenei buruzko ohar zehatzen aldera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 123. orr.

Fantasiatsu irudikatzen zituen nire arbaso urrun baten ibilerak, berun- eta orobat nikel-ehiztaria bera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 106. orr.

Automobilak airean zetozen Dublin aldera, Naas Roadeko gurtarrastoan berun-aleak bezala zuzen-zuzen labaintzen zirela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 61. orr.

Drogen menpe dagoenaren berun koloreko larruazala.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 27. orr.

4 (kolore izen gisa)

Horregatik begitandu zitzaidan handiagoa, berdearen eta berunaren artean bera zelako kolore ezberdin bakarra.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 48. orr.

5 lerro bertikalak markatzeko gailua, soka batetik zintzilikaturiko berun zati batek osatua.

Egur hauek lerroak dauzkate berunarekin zuzen trazatuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3930. orr.

Nola etxegintzan, hasierako erregela okerra bada, eta eskuaira gezurtiak elkarzuta zaintzen ez badu eta berunak apur bat albora egiten badu, nahitaez denak gaizki eta oker gelditu behar duen, [...].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 261. orr.

Kareorearen lerrokadurak markatuko dira, luzetarakoak erregela eta kordelarekin, altuerak berunarekin, eta angeluak eskuairarekin ondo markatuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3290. orr.

6 irud/hed

Arrantzarako berunak egiteko eta moldeatzeko burdinazko kutxak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 164. orr.

Dorre gainean kokaturiko kalibre handiko metrailadore batek berun jasa batez josi zuen errepidea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 293. orr.

Bigarrena ez duzu entzun, baina bai ondotik etorri bala euritea, berunezko ekaitza.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 155. orr.

Goiztiria berunezko isiltasun bilakatu zen haien artean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 148. orr.

Guztiz esanguratsua da Fragaren berunezko urte luzeetan zeharo itxita eduki dituela ateak CDGk edozein proposamen berritzaile edo interesgarriri.  Berria - Kultura   2006-04-07

Mendebaleko hodei berunezkoek argi erakusten zuten mezua.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 22. orr.

Leirek ez zuen berunezko itolarri hura arindu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 152. orr.

Adelari berun handi bat jarri zion bizitzak txikitandik, eta ilunperik beldurgarrienetara jaitsi zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 217. orr.

Berunezko hodei pisutsuek oreka jokoak egiten dituzte.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 31. orr.

Ez amodio tantarik, ez gorroto alerik, ez pozaren urik, ez gorrotoaren berunik, ezer ez. hain zen zapalgarria giroa, eguzkiaren berunak-edo ehundua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 27. orr.

Ordu arteko argi berunezkoa, aldiz, ahultzen ari zen, zeruan zerrenda gorriztak ugaritzen ari ziren, laster hasiko zen iluntzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 273. orr.

Terrorista arabiarrek ere bai, noski, euren berun dosia jasotzen dute filmean.  Berria - Kultura   2004-04-13

7 beruna hartu/eman adkor fusilatu.

Ez zen haren beharrik, denok genekien fusilatzera zetozela, eta ziega hartan neu nintzen beruna hartzeko nengoen bakarra.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 151. orr.

Nik pentsatu nuen jukutria bat zela ihes egiten harrapatuta denoi beruna emateko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 44. orr.

Txapelokerrak patioan zain, gauerokoa, jendea Hernaniko hilerrira eraman eta beruna emateko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 63. orr.

8 berun-kolore izond berun kolorekoa.

Zeru berun-koloreak, kobrezko izpi batzuekin, mahasti hautsez estaliak argitzen zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 199. orr.

Elurrak bere hil-jantzi zuriarekin estaltzen zuen mendia, zeru hodeitu berun-kolorearen azpian.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.

Lurrin kiratsu eta mistiko bat, opakoa, astuna, nekez antzematen zena, berun-kolorea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 34. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berun haria (3); berun koloreko (5); berun puska (4)

beruna baino (4); beruna bezain (4); beruna bezala (3); beruna urre (12)

berunezko hodei (3); berunezko hodiekin (3); berunezko plantxak (3); berunezko tutu (3); berunezko urteak (4)

berunik gabeko (21); berunik gabeko gasolina (10); oktanoko berunik gabeko (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus