Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bertsu1 (orobat beretsu g.er.) izond ia bera.

Esaldi performatiboen [...] ezaugarrietako bat egitea adierazten duen esaldia eta egin nahia adierazten duena balio edo zentzu bera edo bertsua izatera etortzen direla.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 153. orr.

Egitura ordea, gutxi-gehiago beti bertsua du bertsoak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 177. orr.

Gauza bertsua Lorkan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 252. orr.

Gauza bertsua gertatzen da Aaronen makilarekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 140. orr.

Bi argazkiek gai bertsua dute: giza irudi bat mugimenduan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 159. orr.

Zurrumurru bera baitzuen autoaren motorrak, lurrin bertsua emakumeak eta antzeko orrazkera, eta musika bertsua ateratzen baitzen bafleetatik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 162. orr.

Hamar bat lagun bazen han eta iduritu zitzaidan denek itxura bertsua zutela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 143. orr.

Iruñeko gimnasioko lan bertsua: monitore.  Berria - Kirola   2004-04-15

Etapa bakoitzak gutxi gorabehera denboraldi bertsua hartzen duelarik, eta horrela desintegrazioaldiak, osotasun gisa, prozesu uniforme baten itxura duela, kasu bakoitzean iraunaldi uniformearekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 330. orr.

Txapeldun Iberikoek traza bertsua dute.  Berria - Kirola   2004-05-11

Iaz ere marka ahaleginik egin gabe amaitu zuen urtea arrazoi bertsuagatik, baina azken aukerak erre nahi izan ditu.  Berria - Kirola   2004-04-06

Hizkuntza berdina, buruzagi berak, sineste bertsuak, jaidurak izaitez berdin eta ohidurak, gainera jakitate bakar baten iturria, zer altxagarria, zinez, euskaldun gizadiarentzat!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 130. orr.

Zangoetan dagoen palanka-sistema bertsuak ematen die gizakiari eta beste animalia batzuei lasterka egiteko ahalmena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 63. orr.

Isiltasunean ere adierazten ahal dizkio batak bertzeari bere penak, pena horiek bertsuak badira.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 67. orr.

Hezkuntza Ministerioak Fundazio erlijiosoen eskolak bereganatu zituenean, bai bera bai bera bezala goi mailako titulurik ez zutenak, egoera bertsuan geratu ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 30. orr.

Kasu bertsuan egin izan dut honelako ibilaldia gauaz, bostetan abiaturik sortetxetik, Kaminotik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 123. orr.

Modu bertsuan jokatzen dute arteria handietan presioa kontrolatzen duten zelulek ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 196. orr.

Era bertsuan, ume koxkor bat, haurtzaindegira joan ordez, bere aiton-amonek zaintzen badute, herrialdearen BPGan eragingo du aldaketak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 44. orr.

Honela erreakzionatu zuen portugaldar kanpotarren aurrean, eta garai bertsuan eta kanpotar berberei erantzun berbera eman zieten arrakastaz abisiniarrek beren mendi-gotorlekuan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 249. orr.

Horrela, atomoen parekotasunaren eta akzidente guztien izaera bertsuaren alde egiteko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 216. orr.

Filosofia bertsuarekin eginak daude Hanekeren ia film guztiak.  Berria - Kultura   2006-01-05

Eta beti egiten dugu tupust arazo bertsuarekin.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 41. orr.

Asmo bertsuekin talde gehiagok ere lan egiten badu ere, eurek animalistatzat izendatzen dute euren mugimendua.  Berria - Euskal Herria   2004-08-12

Han prest dago "menor"-eko doinuak ere arreta bertsuaz irensteko.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 118. orr.

Arrazoi bertsuengatik, ez dugu uste oso egokia den esatea unibertsitatetik kanpo badirela beste 3.244 ikertzaile.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 119. orr.

Adin bertsuko seme bat dut, bertzalde, hain zure seme horren antzekoa hainbat gauzatan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 180. orr.

Gauza ederra litzateke giltzurrun naturalaren tamaina bertsuko baliokide artifiziala izatea, baina gaur egungo tekniken irispidetik oso urrun geratzen da posibilitate hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 250. orr.

Neurri bertsukoak gara luze-zabalean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 174. orr.

Maila sozial bertsukoak izateaz gain, argiak, kulturadunak eta literatura estimatzen zutenak biak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 70. orr.

"Kasta bertsukoak biak" diote bidartarrek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 315. orr.

Sexuaren gaiaz konfiantzaz hitz egin genezakeela ohartu naiz eta bide bertsutik jarraitu dut itaunka: [...].  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 116. orr.

Iturri bertsutik edaten dute: zientzia, teknika, aurrerapena eta ekonomia determinismoaren uretatik, alegia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adin bertsua (3); bera edo bertsua (6)

bertsua da (3); bertsua dela (4); bertsua du (7); bertsua dute (4); bertsua egin (8); bertsua egin zuten (3); bertsua egiten (5); bertsua eman (4); bertsua gertatu (4); bertsua gertatzen (6); bertsua gertatzen da (4); bertsua izan (6); bertsua izango (4); bertsua lantzen (3); bertsua lantzen duten (3)

beti bertsua (3); bide bertsua (6); egoera bertsua (3); ere gauza bertsua (5); gauza bertsua (29); gauza bertsua egin (3); gauza bertsua gertatu (4); gauza bertsua gertatzen (5); giro bertsua (3); hein bertsua (6); iritzi bertsua (3); itxura bertsua (4); jarrera bertsua (4); kantu bertsua (5); kopuru bertsua (5); lan bertsua (5)

baldintza bertsuak (3); berak edo bertsuak (4); bertsuak dira (3); bertsuak egin (3); bertsuak eman (4); bertsuak entzun (3); bertsuak erabili (4); bertsuak izan (6); diren bertsuak (3); egin bertsuak (3); eskaini bertsuak (4); ezaugarri bertsuak (4); gauza bertsuak (3); hitz bertsuak (5); kantatu bertsuak (4); lan baldintza bertsuak (3); moldatu bertsuak (3)

aldi bertsuan (4); bertsuan dabiltzan (4); bertsuan dabiltzan udal (4); bertsuan dago (4); bertsuan egin (7); bertsuan egiten (3); bertsuan egiten dena (3); bertsuan gertatu (4); bertsuan jarraitzen (3); denbora bertsuan (3); egoera bertsuan (16); era bertsuan (25); garai bertsuan (41); gisa bertsuan (13); guziz keinka bertsuan (3); hein bertsuan (11); keinka bertsuan (5); keinka bertsuan egiten (3); lan bertsuan (4); lan bertsuan dabiltzan (4); leku bertsuan (4); maila bertsuan (4); modu bertsuan (23); molde bertsuan (16); neurri bertsuan (4); ordu bertsuan (8); tenore bertsuan (5); toki bertsuan (7)

baldintza bertsuetan (4)

adin bertsuko (10); bertsuko beste (6); gisa bertsuko (12); gisa bertsuko beste (3)

adin bertsukoa (7)

adin bertsukoak (10); adin bertsukoak dira (3); bertsukoak dira (6)

bertsutik joan (3); bide bertsutik (15); bide bertsutik joan (3); ildo bertsutik (12)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus