Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bertsozaletu, bertsozale(tu), bertsozaletzen da/du ad bertsozale bihurtu.
Kalean baino gehiago, etxeko gelan, telebistaren bidez bertsozaletu dira. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 148. orr.
Orduantxe ari nintzen bertsozaletzen; batetik, Xabier Amurizaren 1980ko txapelketa hura zela-eta eta, bestetik, Juan Mariren klase emateko moduak liluratu egin ninduelako. Berria - Harian 2005-12-06
Betidanik euskaldun-euskalduna baina lanetik erretiroa hartu arte bertsozaletu ez zena. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 155. orr.
Egitasmo hau gazte jendea bertsozale bezala hezitzeko hasierako urratsa izatea espero dute hiru bertsolari gazteok, 1975etik 80ko hamarkadaren amaiera bitartean jaiotako jendea bertsozaletzeko bidea, alegia. Berria - Kultura 2004-01-04