Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bertso-paper asko argitaratu zuen bere bizitzan. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 140. orr.
Bat-batekoarekin batera bertsopaperen txapelketa egingo dute. Berria - Kultura 2004-05-05
Bertso-paperak izan nituen gero ikasbide, bertsolari bat-bateko gehienek bezalatsu. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 55. orr.
Katalina Gezalakoaren bertso-paperak erosi dizkiot itsuari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 151. orr.
Hainbeste aurreskulari, zamaltzain eta koreografo, hainbeste kopla, bertso, bertsopaper eta txapelketa, hainbeste sariketa, antologia, izendapen, omenaldi, hileta eta urteurren... Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 14. orr.
Bertsolariek bat-bateko saioak, bertsopaper historikoak. Berria - Kultura 2004-02-25
Hurrena Berriatuan agertu zen bertso-paper inprimatua, hau oso-osorik. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 142. orr.
AEBetan dozenerdi bat bertsolari ditugu egun, eta bertso paper idazle batzuk ere bai. Berria - Kultura 2004-01-11
Analfabetoa bertso-paper saltzailearen ondoan esertzen zen, bertsoak nola kantatzen zituen entzuteko. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 142. orr.
Sosik ez daukatenak, irakurtzen ez dakitenak, berandu iritsi direnak bertsopaper saltzailearen ahots zakarra entzuten gelditu dira tragediaren literatura buruz ikasteko. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 168. orr.
Ibon Zabala bertsopaper saria Karmele Mitxelenarentzat izan da. Berria - Kultura 2004-12-30
Bertso jarriek eman zioten garai batean ospe pixka bat, Euskaltzaindiaren bertso-paper sariketa 1962an irabazita. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 9. orr.
Mikel Arrillagak irabazi du Mutrikuko bertsopaper lehiaketa. Berria - Kultura 2004-12-11