Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azken batean, edonor bertsogile bihurtzeko, potorik egin gabe errimatzea da lehen baldintza. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 124. orr.
Gainera hiztunaren jakinaren gaineko kontroletik urrutiago geratzen da bokal-kontsonanteak baino (hiztun bereziak dira honetan bertsogileak) eta horrek ere ez du asko errazten deskripziorako erabili ahal izatea. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 136. orr.
Batista Bazterretxeren gurasoek beren baserriaren itzala galtzeraino ezagutu zuten bertsogilearen hitz ederren oihartzun gozo faltsua, begi-bistakoa da. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 116. orr.
Txiki-txikitatik daki nork duen historia narratzeko eskubidea; letrak dakizki baserritar bertso-egileak eta lagun letradunak ditu. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 116. orr.