Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
1997ko txapelketan, esaterako, Unai Iturriagak eta Jon Maiak zer esana ugari sorrarazi zuen bertsoaldi bat egin zuten. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 155. orr.
Testu aldetik, gure ustez, bertsoaldiko eskasena da hirugarren bertso hau. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 153. orr.
Txapelketetatik kanpora gisa honetan egiten diren saioetan, bertsolarien esku dago bertsoaldi bakoitza noiz bukatu. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 197. orr.
Oso bertsoaldi bizia eta umoretsua burutu zuten biek. Berria - Kultura 2006-03-19
Txalo gehien jaso zituen bertsoaldia, ordea, Elosegi eta Zelaietak ariketa honetan egindakoa izan zen. Berria - Kultura 2006-03-12
Atalen artean, nabarmentzekoak dira sarean zintzilik jarrita dauden 6.160 bertsoaldi irakurtzeko moduan, eta bertze 1.050 entzuteko. Berria - Kultura 2006-02-18