Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bertsio (orobat bertsione g.er.) iz 1 aldaketak izan dituen testu, ideia edo kideko baten idatzaldi bakoitza.

Hamabost bertsio egin ditugu azken gidoia idatzi arte.  Berria - Kultura   2006-05-09

Ondorengo mendeetan zehar, Vitruvioren jatorrizko testuaren hainbat bertsio egin zituzten latinez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 80. orr.

Lehen bertsioa itzulpen moderno askoren iturri izan den Sacrum Commercium Sancti Francisci cum Domina Paupertate (Quaracchi, 1929) edizio kritikoari jarraituz egin da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 17. orr.

Gaia jorratu duzu eta azken bertsioa, aurkeztuko duzuna, idaztera zoaz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 369. orr.

Erromatar zuzenbidearen bertsio bat "hartu" zen aro modernoko Holanda, Eskozia eta Hego Afrikan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 67. orr.

Bat baino gehiago dira Euskal Herrian girotutako elezahar honen bertsioak.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 201. orr.

Beste bertsio bat paratu zuen, laburtua.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 10. orr.

McLaren izan da aurten denboraldi erdian autoaren B bertsioa aurkezteko moda ireki duena.  Berria - Kirola   2004-06-20

Messenger mezularitza programak ICQri nagusitasuna kendu dio, Windows Mediak Real Player-i, orain Google-ren bertsioa egin nahi dute.  Berria - Ekonomia   2004-02-01

Sasser-en azken bertsioek Windows 2000ri eta XPri erasotzeaz gain, Windows Server 2003ren aurka ere egiten dute.  Berria - Gaiak   2004-05-09

Martxoaren 11n PDF bertsioak egin genituen, eta zirkulazio izugarria izan zuten.  Berria - Gaiak   2004-09-26

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Frankenstein doktorearen bertsio berritua balitz bezala, Barriek munstroa sortu eta munstroak Barrieren izaera iluna elikatu zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 14. orr.

Esan nahi da klasismoaren bertsio larri bat nozitu genuela guk, arrazismoaren atariraino ere iristen zena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 74. orr.

Emakumea makinaren kontra: xake-txapeldunek ordenagailuaren kontra egiten zituzten borrokaldi heroikoen bertsio light moduko bat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 130. orr.

Agintariek beren babes osoa eman zioten mugaz gaindiko lehiakortasuna sustatzeko lege proiektuari; hau, haatik, jatorrizkoaren bertsio leundua da.  Berria - Mundua   2006-03-25

Galdera light horrek bertsio heavy bat du, banakako planotik orokorrera pasatzean mamitzen dena: Zergatik idazten dute euskaraz euskal idazleek, ezpada argitaratzeko erraztasunagatik?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 60. orr.

Helenismoaren plutarkar bertsioa zabaldu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 280. orr.

Determinismo teknologikoaren bertsiorik gogorrenetan, gainera, teknologia hartzen da gizartearen konposizioa eta egituraketa-moduak determinatzen dituen faktore nagusitzat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 250. orr.

Zeren eta Mendebalde modernoak bere kultur ondarearen bertsio sekularra fabrikatu baitzuen, erlijioa baztertuta uzten zuelarik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 188. orr.

Neomerkantilismo hori -Machiavelli eta Hobbesez geroztik kontinente zaharrean nagusitu zen errealismo politikoaren bertsio ekonomikoa-, [...].  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 42. orr.

Testamentu Zaharreko lehen liburua da, irakurle, eskuetan duzun hau, bertsio egokituan emana.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 7. orr.

Valentín Esterlich, Bartzelonako idazle iluna, existitu egin zen, eta La asesina ilustrada-ren bertsio apokrifo hura izan omen zen bere azkeneko lana.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 134. orr.

Eric Lennebergek, Israel Schefflerrek, eta Yehoshua Bar-Hillelek eskuizkribuaren hasierako bertsioak irakurri dituzte.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 27. orr.

Badaude software librearen lizentzia batzuk aldatutako bertsio pribatiboak onartzen dituztenak.  Berria - Gaiak   2004-04-30

3 arte, musika, literatura edo zinema lan baten gauzatze bakoitza.

Bigarren atalean, berriz, Mussorgskiren Erakusketa baterako koadroak obraren gainean Ravelek egindako bertsioa jo behar zuen orkestrak.  Berria - Kultura   2004-05-14

Dausgaard maisuak beste bertsio bat eman zuen, antzinako musika egiten duten taldeen bidetik.  Berria - Kultura   2004-01-16

Tenpoak nahiko bizkorrak markatu zituen eta puntu batzuetan Beethovenen musikaren bortiztasuna (bertsio askotan leuntzen dena) areagotu zuen.  Berria - Kultura   2004-01-16

Bertsioa & doinua: Joan Manuel Serrat .  Herria   2004-06-10

Baila srta? lan berrian hiru kantu propio eta sei bertsio bildu ditu.  Berria - Kultura   2006-03-30

Giant Sanden azken diskoa bertsioena da.  Berria - Kultura   2004-05-09

"Furra Furra", ez Oskorrirenean, baizik eta S.A.ren bertsioan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 237. orr.

Filma oso ondo egina dagoela iruditu zitzaidan, arrakasta handia izan zuen; badakit bertsio batekin kexu ez den idazle bakanetarikoa izango naizela.  Berria - Kultura   2004-06-09

Casablanca historiara pasatu den filmaren euskal bertsioa egin du Xabier Mendigurenek.  Berria - Kultura   2004-02-07

· Romeo eta Julieta baletaren kontzertu bertsioa eskaini zuen atzo.  Berria - Kultura   2004-08-31

4 (izenondo eta izenlagunekin)

Jatorrizkoaren bigarren eta hirugarren ekitaldiak bertsio laburtuaren bigarrenean elkartuta daude.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 15. orr.

The Swimming Pools taldearen Young man upon the water izeneko kantu haren zuzeneko bertsio indartsua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 229. orr.

Konpainia berak Zisneen Aintzira-ren bertsio birmoldatu bat ere ematekoa du larunbatean.  Berria - Kultura   2006-05-10

Maîtreak My Old Kentucky Home kantaren bertsio bikain bat eskaini zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 477. orr.

'Casse-Noisette' ikuskizunaren bertsio eraberritua aurkeztuko du gaur eta bihar Biarritz Balletak Abestiaren hitza nabarmenduko zuen bertsio akustikoagoa egin nahi nuen.  Berria - Kultura   2004-08-12

Musika erabat klasiko honen bertsio interesgarria egin zuten, musikaren aukera guztiak erabiliz.  Berria - Kultura   2004-01-16

Obraren antzerki zuzendariak, Christoph Schlingensiefek, Wagnerren obraren bertsio «guztiz pertsonala» izango dela agindu du.  Berria - Kultura   2004-07-25

Litekeena da gertaera hauen ohiko eszenatokiak, batez ere bere bertsio zinematografikoek, pertsona arrunta heroi bihurtzen ahal duten gorespen hau sustatzen laguntzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 327. orr.

Prokofiev-en lan honen bertsio berezia entzuteko aukera izan genuen astelehen arratsez; bertsio intelijentea, latza eta disdiratsua.  Berria - Kultura   2004-09-01

Nazioarteko hainbat artistaren bertsio hautatuak eskaini zituzten.  Berria - Kultura   2006-01-19

Lan izugarria izango litzateke guk nahi dugun mailako aktoreak lortzea euskarazko bertsioa egiteko.  Berria - Kultura   2006-02-22

5 testu idatzi baten itzulpena.

Gaztelaniazko bi bertsio ezagutu ahal izan ditut Hamletenak: lehendabizi, ikasle nintzela, Moratín-ek egindakoa, eta, askoz ere geroago, José María Valverderena.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 182. orr.

Sei urte nituenean buruz nekizkien Dostoievskiren nobela gehienak, errusierazko bertsioan edo galegozko itzulpenean.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 54. orr.

Jatorrizko hitzaldia neerlanderaz idatzita dagoela eta ni espainiar itzulpenaz baliatzen naizela, zeinak, berriz, frantziar bertsioa erabiltzen baitu.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 190. orr.

Plinioren lehenbiziko ingeles bertsioaren, Philemon Holland-enaren, ale bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.

1582. urtean argitaratu zen Alcalá de Henaresen gaztelaniazko lehenengo bertsioa, Miguel de Urreak egindakoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5330. orr.

EHUren Argitalpen Zerbitzuak argitaratua da euskarazko bertsioa, 1999an. Cosmopolitan aldizkariaren euskal bertsioa egiteko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 334. orr.

Paul Samuelson ekonomilari eta Nobel sariaren Economics eskuliburu ospetsuaren gaztelaniako bertsiotik itzulitakoa da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 72. orr.

6 gertakari edo egoera baten berri emateko modu berekia.

Hemen dago gertaeren bertsioa, orduko parrokoaren arabera.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 85. orr.

Alkateak emandako bertsioaren arabera, gazteak bizi ziren etxebizitzan zeuden hiru berogailuetako batean hasi zen sua.  Berria - Euskal Herria   2004-12-28

Errusiako agintariek atentatuaren hipotesia alboratu nahi izan dute FSB zerbitzu sekretuetako (KGB ohia) eledun batek bertsio hori baieztatzeko frogarik ez zegoela adierazi ostean.  Berria - Mundua   2004-08-27

Ripodasen pistola Urtxipia hil zuen bera izateak Soriaren bertsioa indartuko zian: lagun bat hil baldin bazuen, zergatik ez bi gehiago?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 385. orr.

Lekuko fidagarrien bertsio baten arabera, koma etilikoaren lausoak jota eraman zuten erietxera, eta han hil zen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 172. orr.

Janek kontatu zigun bertsioa honela izan zen: [...].  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 272. orr.

Espainiako Barne Ministerioaren bertsioa, eta CEAR elkarteko Javier Galparsoro abokatuaren eta SOS Arrazakeriako Mikel Mazkiaranen salaketa.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 35. orr.

Hurrengo eguna argitu eta batera, gertaeren lehen bertsioa eman zen: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 87. orr.

Zurrumurrua egiatik hurbilago dagoela bertsio ofiziala baino.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 243. orr.

Eguraldi narrasa zela medio kontrola galdu, laprast egin eta errepide kontrolaren aurka joan zen, hori zen bertsio ofiziala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 87. orr.

Ikuspegi horren bertsio arrunt eta xinpleenaren arabera, herrialde txiroen egoeraren zergatia erraz asko laburbil daiteke: [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 296. orr.

Hori da zure bertsioa, ez da gezurra izango, baina zure bertsioa da.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 149. orr.

7 jatorrizko bertsioa

Jatorrizko bertsioa, eta Annek berak laburtu eta zuzendua, oinarritzat harturik, beste bertsio bat paratu zuen, laburtua.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 10. orr.

Jatorrizko bertsioa euskarazkoa da, eta ondoren katalanera eta gaztelaniara itzuliko dute.  Berria - Kultura   2006-01-27

Film guztiak jatorrizko bertsioan eta azpitituloekin eskaintzen dira New Yorken.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 57. orr.

Jatorrizko bertsioan, Rule Britannia! ia inork ez du Erdi Aroko Genji monogatari jatorrizko bertsioan irakurtzen, baizik eta japoniera modernora itzulita.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 179. orr.

Mary Annek istorioaren jatorrizko bertsioa kontatu behar izan du azkenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 465. orr.

Jatorrizko bertsioan, azpitituluekin ala bikoiztuta?  Berria - Kultura   2004-09-25

Filma jatorrizko bertsioan, frantsesez, emango dute euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko azpitituluekin.  Berria - Kultura   2004-06-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abestiaren bertsio (4); beraren bertsio (3); bere bertsio (4)

bertsio agertu dira (3); bertsio asko (3); bertsio askotan (3); bertsio bakarra (4); bertsio bana (6); bertsio bat (48); bertsio bat da (3); bertsio bat eman (3); bertsio batean (3); bertsio batzuk (4); bertsio berezia (3); bertsio berri (6); bertsio berri bat (3); bertsio berria (8); bertsio berriak (3); bertsio berrian (4); bertsio berritua (3); bertsio bikaina (3); bertsio desberdinak (3); bertsio gaurkotua (9); bertsio gutxi (3); bertsio kontrajarriak (4); bertsio laburtu (3); bertsio laburtua (4); bertsio ofizial (3); bertsio ofiziala (33); bertsio ofiziala zalantzan (6); bertsio ofizialak (13); bertsio ofizialak dio (3); bertsio ofizialaren (14); bertsio ofizialaren arabera (10); bertsio ofizialek (3); bertsio ofizialen (3); bertsio osoa (3)

beste bertsio (27); beste bertsio bat (17); bi bertsio (9); buruzko bertsio (6); buruzko bertsio ofiziala (4); egin zuen bertsio (3); euskarazko bertsio (6); ezagunaren bertsio (3); filmen bertsio (3); gaztelaniazko bertsio (3); gertaeren bertsio (5); hainbat bertsio (3); hiru bertsio (4); horren bertsio (8); kantuaren bertsio (3); kantuen bertsio (3); lau bertsio (9); lau bertsio agertu (3); liburuaren bertsio (3); obraren bertsio (5); obraren bertsio gaurkotua (3); zenbait bertsio (3); zuzendariak bertsio (4)

azken bertsioa (4); benetako bertsioa (5); bere bertsioa (12); bere bertsioa eman (3); beren bertsioa (6)

bertsioa argitaratu (3); bertsioa aurkeztu (4); bertsioa berresten (5); bertsioa berresten duten (3); bertsioa berretsi (4); bertsioa da (11); bertsioa dela (3); bertsioa egin (11); bertsioa egin du (3); bertsioa egin dute (4); bertsioa egitea (3); bertsioa egiteko (4); bertsioa eman (11); bertsioa eman zuen (4); bertsioa emateko (3); bertsioa entzun (4); bertsioa ere (13); bertsioa eskaini (3); bertsioa gezurtatu (4); bertsioa gezurtatu dute (3); bertsioa hobetsi (3); bertsioa ikusi (3); bertsioa izango (4); bertsioa zalantzan jarri (4)

bestelako bertsioa (4); bigarren bertsioa (6); emandako bertsioa (12); erdarazko bertsioa (3); euskal bertsioa (6); euskarazko bertsioa (36); frantses bertsioa (3); frantsesezko bertsioa (3); gaztelaniazko bertsioa (21); gaztelerazko bertsioa (14); gobernuaren bertsioa (4); guardia zibilen bertsioa (3); gure bertsioa (3); herrizaingo sailaren bertsioa (3); hirugarren bertsioa (3); ingelesezko bertsioa (9); jatorrizko bertsioa (18); katalanezko bertsioa (4); lehen bertsioa (10); lehenengo bertsioa (3); liburuaren euskarazko bertsioa (3); sailaren bertsioa (5); zibilen bertsioa (3); zibilen bertsioa berresten (3); zure bertsioa (4)

abestien bertsioak (3); bertsioak dira (5); bi bertsioak (3); euskarazko bertsioak (7); gaztelaniazko bertsioak (3); jatorrizko bertsioak (4); kantuen bertsioak (3)

bertsioan emango (3); euskarazko bertsioan (10); gaztelaniazko bertsioan (8); jatorrizko bertsioan (33); kontzertu bertsioan (4)

bertsioaren arabera (8); bertsioaren berri (3); emandako bertsioaren (4); euskarazko bertsioaren (3); gaztelaniazko bertsioaren (4)

bertsioari eutsi (5)

bi bertsioen (3)

bertsioetako bat (3)

bi bertsioetan (3)

bertsione honetan (3)

bertsioren bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus