Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zaku handia da elikaduraren hau, denetik kabitzen omen da berton. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 12. orr.
Azken hurrengoan han ibili nintzelarik diana batzuk zeuden paratuak berton, tiratzaile olinpikoek egiten zituzten saioak. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 32. orr.
Berton jaioak izan ala ez, «euskal herritar guztien eskubide ororen alde» egin zuen atzo Batasunak. Berria - Euskal Herria 2006-03-26
Hogei metro koadrotik gora zituen Mentxuren gelak, eta berton zeukan beharrerako eta atsedenerako guztia. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 22. orr.
Emaztea Ameriketara itzuli zen, amerikarra berton geratu zelarik. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 217. orr.
Berton laga zenuen ontzitxoa, ezpainetara barik. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 63. orr.
Azken bagoi honetan egin izan dira treneko bilerak, berton egin izan ditu Thomasek lo-kukuak, antolatzaileen taldekoek ere berton euren lo kuluxkak. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 320. orr.
Urkatu, bai, esku bakar batez, Hementxe berton, ontzien artean, eta gero eskegi egingo haut. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 305. orr.
-Oraintxe berton akabatuko al nauk? Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 359. orr.
Haragiak jatorri izena eduki dezan, berton hildakoa behar du. Berria - Harian 2005-08-28
Eta, bihar edo etzi (gaur berton, ezin) gertatutakoa kontatzea erabaki nuen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 169. orr.
Ez da gutxietsi behar kontzeptu horrek gaur berton ere oraindik duen eragina. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 274. orr.
Egia da euskararen geroa berton, Euskal Herrian, jokatzen dela. Berria - Euskal Herria 2004-05-26
-Batzuetan hobe duk dena berton amaitzea. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 180. orr.
-Denon artean faxismoa berton geldiaraziko diagu -ziria sartu du Hemingwayk. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 59. orr.
Ikusi zuenean bizitzeko behar den ia guztia hilkorrei berton eskuratu zaiela [...]. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 395. orr.
Bordelen berton 1553an jaio zen Pierre de Lancrek, ustezko sorginen ehiztari sutsuak, idatzi zuenez [...]. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 114. orr.
Bazkalostean berton! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 84. orr.
Laster azaldu beharko zutenez, Barrikadetako Plazan berton jesarri ginen, zain. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 179. orr.
Eskua buruarekin batera mugitzeari utzi zion, jantokian berton baina urrutiko bazter batean begiak finkatuta. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 141. orr.
Erregina ez da etorri, erregina ez zen Madrilera joan halanbe Donostiako udaldia berton behera lagata egun hileta egiten zaion gizonaren gorpuari jarraigoa egitearren. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 164. orr.
berton bizi (12); berton egin (4); berton ere (4); berton geratuko (3); gaur berton (10); hemen berton (4); hementxe berton (3); orain berton (3); oraintxe berton (11)