Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sarak ez zuen bertigorik, ezta Sergiok ere, eta ertzean esertzea gustatzen zitzaien, elkarri eskua emanda. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 54. orr.
Ikasgelako baldarrena nintzen, bertigoa nuen eta, gainera, ez nuen igotzeko inolako gogorik. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 69. orr.
Bertigo pixka bat sentitu nuen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 45. orr.
Bertigoa ere sentitu dut mendi malkartsu eta piko haien azpi-azpian ibai bati antzeman diodanean: Colorado River. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 189. orr.
Zer bertigo handia eragiten zidan hiru metrotik gorako hormen zein harkaitzen gainean egoteak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 130. orr.
Bertigoa ematen bazion ere, kilikagarria zitzaion jauzia. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 167. orr.
Biaduktuen altuera handia da, bertigoa ematen du. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 173. orr.
Oroitze hutsak bertigo ikaragarria ematen dit. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 77. orr.
Zubiak bertigoa sentiarazi dit. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 295. orr.
Musu horiek direla-eta emakumea bertigoak jotzen du, eta oihuka hasten da gizonak, suminak eta pasioak jota, alde guztietatik estu heltzen diolako. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 139. orr.
Ezaguna da halaber, New Yorken indiarrak erabili zituztela altuera handitan lan egiteko, haien ezaugarrietako bat bertigorik eza zela deskubritu zutelako. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 143. orr.
Eskua nire kamiseta azpira irristatu duenean bertigoa da sentitu dudan zirrara mota. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 43. orr.
Mutilak, bertigoarekin batera, uzten zidan hutsa betetzeko esperantza gazi-gozo bat ere. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 22. orr.
Paperetik agertokira salto egiteak ematen duen bertigoarekin. Berria - Kultura 2004-11-25
Felix Iraola Gipuzkoako Ganberako zuzendariak atzo zioenez, «beste herrialde batzuk aurkitzeko nolabaiteko zurrunbiloa dago», eta enpresa askori bertigoa sartzen zaie. Berria - Ekonomia 2006-03-02
Arkitektura erretorikoak, denborak ematen digun bertigo inpresioari hurbiltzen zaion zerbait eman diezaguke. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 146. orr.
bertigo handia (4); bertigoa ematen (6)