Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Igogailuan bertaratu naiz. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 192. orr.
Hurrengo egunean ere berriz bertaratu zen kartelera. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 114. orr.
Lurrean etzanda eta arnasa betean oihuka egon zen zaindariak bertaratu ziren arte. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 40. orr.
Taxia Lexington eta 116. kaleko izkinara bertaratzen ari zenean polizien autoen argi urdinak ikusi zituen Josebak. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 136. orr.
Kolonoek soldaduak ez bertaratzeko eskaera egin dute. Berria - Harian 2005-08-16
Garai bateko ibilbide buruz ikasiari jarraikiz, Pyrénées jatetxearen ondoraino bertaratu da, barrura egin gabe. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 166. orr.
Izkina batetik bertaratu, eta hormaren kontra egon nintzen, adi. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 193. orr.
Kalezuloko auzo asko ordurako bertaratuak ziren. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 194. orr.
Heriotza-eguna bertaratu zitzaionean, anaiei esan zien aurki utzi behar zuela bere gorputz-etxola, Kristok adierazi zion bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 903. orr.
Sarrera doan izango da, eta 60.000 ikasletik gora bertaratzea espero dute antolatzaileek. Berria - Euskal Herria 2004-03-20
Larunbateko manifestazioa «lan horretarako aukera hobe ezina» delakoan, bertaratzeko deia egin die herritar guztiei. Berria - Harian 2006-03-25
Handik lasterrera bertaratutako erizainek ezin izan zuten berpiztu langilea. Berria - Ekonomia 2004-03-16
Carlosek artega luzatzen zien eskua estutu zuten bertaraturiko guztiek. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 8. orr.
Bertaratutako ertzainek erasotzailea berehala hartu zuten. Berria - Euskal Herria 2004-10-13
Egoera horretan, uste izatekoa da hara bertaratutakoek bazekitela, ondotxo jakin ere, garrantzi handiko ekitaldi bateko partaide zirela. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 140. orr.
Ertzainek, baina, ezker abertzaleko kideen azalpenei muzin egin eta bertaratutakoen aurka egin zuten. Berria - Euskal Herria 2004-03-04
Bertaratutakoei eskerrak eman zizkien lehenik. Berria - Euskal Herria 2004-01-25
Bai herenegun Zelatungo erromeriara bultzatu ninduena, eta bai gaur Labartzako merkatura bertararazten ninduen bulkoa, jatorri berekoak dira funtsean. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 88. orr.
Bertaratuak gertakizunak kontatzen hasten badira eta batek bere buruari buruzko bat kontatzen badu, beste guztiak ere berehala hasten dira euretaz hitz egiten. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 61. orr.
Bertaratuak agurtu, eta elkarren alboan eseri ziren. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 26. orr.
Dantzari batek aurreskua dantzatu ondoren, bertaratuek Agur jaunak abesten zuten bitartean eta txalaparta doinuekin lurperatu zuten. Berria - Euskal Herria 2004-03-16
Jangelatxoan, mahaiak gozokiz eta opil gozoz betetako erretiluak eta ardo zurizko botilak eskaintzen zizkieten bertaratuei. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 93. orr.
berehala bertaratu (4); bertaratu da (4); bertaratu dira (4); bertaratu diren (3); bertaratu ginen (3); bertaratu nintzen (3); bertaratu zen (31); bertaratu zenean (7); bertaratu ziren (48); bertaratu zirenak (3); bertaratu zirenean (4); bertaratu zirenerako (3); ertzainak bertaratu (4); gehiago bertaratu (3); lekura bertaratu (3); talde bat bertaratu (3)
bertaratuko dira (3)
bertaratzeko deia (6); bertaratzeko deia egin (4); bertaratzeko eskaera egin (4); ez bertaratzeko eskaera (4); soldaduak ez bertaratzeko (4)