Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bertara adlag 1 lehen nolabait aipatu den tokira.

Katedrala eskuineko kaxkoan utzita, bertara igo gabe Errobi ibaiaren aldera jo nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 294. orr.

Irakurketa-gela zabalik zegoen, eta bertara sartu nintzen bakarrik egoteko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 121. orr.

Hara heldurik, leize-zulo bat aurkitu eta bertara sartu zituen Jeremiasek oihal-etxola, kutxa eta usain-gozoen aldarea.  Elizen arteko biblia   2 M 2,5

Olinpiako paisaia da bertara hurbiltzean ikusten den lehena.  Berria - Kirola   2004-08-10

Maurice Lacoin zelaian jokatuko dute norgehiagoka, eta Euskal Herritik bertara 10.000 zale joatea espero da.  Berria - Kirola   2004-06-04

Etxe hau leku beldurgarria izan zen hasieran, inor bertara hurbiltzen ez zena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 377. orr.

Agertu ezean, handik ordubetera bueltatzen zineten; bertara, edo aldez aurretik hitzartutako beste leku batera.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 98. orr.

Batzar irekia izan zen eta, gehienbat, idazle eta irakasle jendea bildu zen bertara.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 158. orr.

Berehala iritsi ziren beheko hiriaren merkatari auzora, eta, militar tatariarrek hartua bazen ere, zailtasunik gabe sartu ziren bertara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 202. orr.

Errealitate berri horretara egokitu behar izan dute, kapitalek beren herrialdetik alde egin ez zezaten edo bertara erakartzeko baldintza egokiak sortuz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.

Mentxuk tabako-poltsa atzamarrez arakatzeari ekin zion, begiak ere bertara.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 11. orr.

Autora abiatu ginen, beraz, eta, bertara iristean, barrura sartu eta osabak motorea eta argiak piztu zituen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 65. orr.

Foken Uhartea laua eta hareatsua da: neguan ume egitera etortzen dira bertara fokak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 135. orr.

Frantzisko Sienan zegoela, Predikarien Ordenako bat etorri zen bertara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 344. orr.

Rifeko eskualdean izan zen lurrikararen ostean nazioarteko laguntza ugari iristen ari da bertara.  Berria - Mundua   2004-02-27

Beste aldean, gure aurretik zertxobait eskuinera, hegoaldera beraz, Kanala ageri zen, eta bertara jarri nuen branka.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 461. orr.

Gela prestatu zuenean, bertara eraman zuen alaba.  Elizen arteko biblia   Tb 7,16

Urte-erdi neraman Elsbeth ikusi gabe, eta bat-batean ospitaletik deitu, bertara joan eta neskatoa konorterik gabe aurkitu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 208. orr.

Aski baita argi-printza txiki bat munduko piezetako batean, gure begiradak bertara bil daitezen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 101. orr.

Leize-zulo sakona emagalduaren ahoa; bertara amilduko Jaunak gaitzetsia.  Elizen arteko biblia   EsZ 22,14

Unibertsitateko gela baten barrenean geunden ikasleak eta, noiz eta bertara sartu baitzinen, guztiok zutitu ginen, harik eta, eskuak luzaturik eta beheraturik, eser gintezela adierazi zenigun arte, pulpitutik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 389. orr.

Don Fernando beste batekin ezkontzera zihoala jakin zuenean, Dorotea bertara abiatu zen mutilez mozorrotuta.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 65. orr.

Izaera bakun baten oinarrizko adigai bera ezein esperientziatan ezin aurki daitekeen erakoa delako, eta beraz, bertara iristeko biderik ez dagoelako adigai objektiboki baliogarri gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 164. orr.

Hik esan noiz eta non, eta bertara azalduko nauk.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 292. orr.

Plantazioa munduaren ipurdian zegoela iruditu zitzaidan, hor nonbait, Guatemala aldean: bertara, Florestik, zaldiz bakarrik joan omen zitekeen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 18. orr.

2 (ezkerreko hitzak –ra atzizkia hartzen duela, indagarri gisa)

Hortik azpisailburutzara, edo sailburutzara bertara, ez zegoen tarte handirik.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 49. orr.

Zentzuzkoena eta eraginkorrena, hasieran behintzat, arazoa bizi dutenak dauden lekuetara bertara joatea da.  Berria - Euskal Herria   2004-01-03

-Lizarrara bertara?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 134. orr.

Emakumeak liburua ordaintzekoa amaitu zuenean, hark utzitako lekura bertara lerratu, eskuak salmahaiaren gainen jarri eta aurrerantz makurtu nintzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 27. orr.

Goiko eraztun aparrezkotik osinera bertara erori ginenean oso urruti joan ginen maldan behera.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 75. orr.

Zoaz edozein hiritara, hiriburura bertara hala nahi baduzu, eta, iristean, hitsa irudituko zaizu dena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 351. orr.

Kanpalekura bertara erorarazi zituen, oihal-etxolen ingurura.  Elizen arteko biblia   Sal 78,28

Riddlek ez zuen eraman pasabide ezkutu edo tunel sekreturen batera, baizik eta Snapek Edabeetako eskolak ematen zizkien ziegara bertara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 207. orr.

Gora segitu zuen Eraztuna jantzi zuen arrakaladurara bertara iritsi arte.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 215. orr.

Hiri handira bertara barik, Portugaletera egin baikenuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 54. orr.

Ez al dakit, bada, espia izateko ekarri zenuela hona, neure geletara bertara?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 158. orr.

Harrapatuko ditut munduaren beste muturreraino ihes egin badute ere, Iranera, Indiara edo Txinara bertara alde egin badute ere.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 28. orr.

Bidaliko zidala informazio zehatzagoa, baita horretarako poliziarengana bertara jo behar bazuen ere.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 71. orr.

3 (ezkerreko hitzak –tik atzizkia hartzen duela) oso hurbil.

-Oinez ere joan gintezke, gertu bizi naiz eta, hemendik bertara.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 38. orr.

4 bertaraino

Inguru haietan zegoen zingira, laurehun metro inguru zabalekoa, bertaraino zihoan odolaz betea ageri zen. garbi daukat Leioako campusa Parke Teknologikoa balitz, metroa bertaraino iritsiko litzatekeela.  Elizen arteko biblia   2 M 12,16

Ni bigarren pisuan bizi nintzen eta bertaraino igotzen ziren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 154. orr.

Pasabide biradunetan, animaliek ez omen dute ikusten arrapalaren beste muturrean dagoena ia bertaraino iritsi arte.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.

Bertaraino joan beharra dago Mole Antonelliana ikusteko.  Berria - Kultura   2004-08-01

Zutoin luze biribil bat zegoen, goitik beheraino gezi itxuran eta zurezko oholez josiriko hainbat leku izen tinta gorriz idatzita zeuzkana, hiri bakoitzaren azpian Londrestik bertarainoko distantzia, miliatan eta kilometrotan, argitzen zuena.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 198. orr.

· Lau pauso baino ez, iturri bertaraino. Honen oihal-etxolak Sodoma bertaraino hedatzen ziren.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 166. orr.

· Eta Eiffel baino txikiagoa izan arren, Eiffelek ez daukan bertute bat eskertzen: berta-bertaraino joan beharra dago mole tzarra ikusteko, ez ditu hiriaren perspektiba guztiak bortxatzen.  Berria - Kultura   2004-08-01

· (ezkerreko hitzak –raino atzizkia hartzen duela, indagarri gisa) Eta Martinek, barrez, presaraino bertaraino eramaten zituen zaldiak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 40. orr.

Sarri askotan baita Ordiziaraino bertaraino ere.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 152. orr.

Udinskeko posturaino joango zen, edo baita Siberiako hiribururaino bertaraino ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 342. orr.

Kantu eder eta ikaragarri haren doinuak hiriraino bertaraino heldu ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 135. orr.

Txitxikovek, bakarrik geratu zelarik, irrikaz begiratu zion etzalekuari, ia sabairaino bertaraino iristen baitzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 75. orr.

Guardia zibilak hesi-lana egiten zuen xingola horia pasatzen utzi zion orduan, erreka zuloraino bertaraino jaitsi ahal izan zedin.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 11. orr.

5 bertarako1 izlag

Jakin izan zuela hiltzen, entzuten diot zintan Nemesio Arozenari, bertarako mikroak ezin ekidin izan zituen beira hotsen artean eta azpiko berbaro amorragarriak erdi itoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 43. orr.

20 karabana inguru barnera sartu zirelarik udaltzainek bertarako sarrera itxi zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-07-14

Gure arrazoimena sistema bat da (subjektiboki), baina adigai soilen bitartez duen erabilera hutsean ikerkuntzarako sistema besterik ez da batasunaren oinarri-esakuneen arabera, eta esperientziak baino ezin dezake eman bertarako ekaia.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 254. orr.

6 bertarako2 adlag

VII. mendean eraiki bide zen elizaren gainean altxatu zuten santutegia, eta bertan eta bertarako egin zen erretaula.  Berria - Kultura   2006-01-06

Lau artista bakarrik egongo dira kaleko zerbait egiten eta hiruk bakarrik egin dute artelana bertarako.  Berria - Kultura   2004-06-12

Portziunkulako Santa Maria bizilekuari izan zion atxikimendu berezia, eta alferrikako hitzen aurka bertarako eman zituen arauak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 694. orr.

-Bihar bertarako gaur bezain zikin eta arropa lehen bezain puskatuta dutela ibiliko liratekeela.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 88. orr.

7 bertatik bertara gertu-gertutik, hurbil-hurbiletik.

Bertatik bertara, bere gorputzaren beroa senti nezakeen, bere izerdiaren usaina.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.

Oso gertu ditiat, bertatik bertara ikusten eta entzuten ditiat erosotasun osoz.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 90. orr.

Igande iluntze hartan, intxaurrondotik Goiok Etxeberritxoko logela leihoa bertatik bertara zuen eta, gelako argia piztu zelarik, pare parean ikusi zuen arrosariotik itzuli berria zen Joakina soinekoa eranzten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 106. orr.

Beharbada horretantxe aritua nintzen pentsatzen, bai (behin berriro): Sabethi, bere burua nire bularraren gainean pausaturik eta aurpegira bertatik bertara begira dagokidala, zinez gizon zaharra iruditu behar natzaiola.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 174. orr.

Bertatik bertara jarraitu ezin duten bertsozaleek, ordea, izango dute finala nondik jarraitu.  Berria - Harian   2005-12-18

Zarauzko taldearen entrenamendu bat bertatik bertara jarraitu berriak, igandez, goizeko 9etan.  Berria - Kirola   2006-01-25

Jendetza sakabanatzen hasi zen plaza aldera, gertatua bertatik bertara ikusia zutenak atzeragokoei kontari.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 141. orr.

Argazkiz bakarrik ezagutzen zuten koadro bat bertatik bertara ikusteko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 156. orr.

Gasteizen, esaterako, herri eskola ibiltaria egin zuten: hiriburutik ibilaldia egin zuten, hiria eta historia bertatik bertara ezagutzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-07

Goizuetako larretan, kantua aditu bai, noiz behinka, baina, bertatik bertara sekulan ez nuen eperrik ikusteko aukerarik izan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 153. orr.

Neska haietarik batek begietarat eta bertatik bertara so egin zidan, ahalkegabeki, eta bertze alderat behatu behar izan nuen, zeren sua edo su iduriko hura baitzuen neska hark begietan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 477. orr.

Begira ezak, bestela, bertatik bertara, prismatikoekin.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 45. orr.

Italiarat joaitea zela bere bizitzako ametsa, Errenazimentuko maisuen koadroen bertatik bertara ezagutu ahal izaiteko!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 118. orr.

Irakasle juduaren argazkian ikusitako aurpegiak bertatik bertara begiratzen zidan, kezka larriak harturik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 175. orr.

Han Mikel Strogoffen errebolberra hartu eta, ausardiaz hartzaren aldera hurreraturik, tiro egiten dio bertatik bertara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 163. orr.

Bosten bat urterekin ikusi izanen nuen aurreneko aldiz arrabioa bertatik bertara.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 102. orr.

Kritikoa da halaber, globalizazioaren barrunbeak bertatik bertara ezagutu zituen Joseph E. Stiglitz Ekonomiako Nobel sariaren Globalization and its discontents liburua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 340. orr.

Tornado beldurgarriak, eta planeta gorriaren bi sateliteak, Phobos eta Deimos, bertatik bertara ikusi ahal izan dituzte NASAko aditueik Spirit-ek bidalitako irudiei esker.  Berria - Gaiak   2006-01-03

Tiro bat bertatik bertara!  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 78. orr.

8 bertatik bertarako izlag

Bertatik bertarako kezkak dira, kezka sanoak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 39. orr.

Txango horren bidez, euskal literaturarekin eta idazleekin bertatik bertarako lotura egiteko parada emango zaie ikasleei.  Berria - Kultura   2004-10-14

Bertatik bertarako komunikabideak saretzeko pauso bat gehiago emana da: ON aldizkaria kalean da pasa den ostegunetik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Saiorik informalenetan [...] bertsolariak ez du izaten testu bikainen beharrik entzuleengan emozioa eragiteko, bertatik bertarako egoerak ordezkatzen baitu inguru-testu orokorrean falta den trinkotasuna.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 153. orr.

Gizabanako basati, anker eta grinatsu batena, odolgose fanatiko batek bere egindako killer bero eta bertatik bertarakoa, edozertarakoa.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 65. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bertara abiatu (5); bertara ailegatu (3); bertara azaldu (6); bertara begiratu (3); bertara bildu (8); bertara bildutako (7); bertara bizitzera (5); bertara bota (5); bertara daraman (3); bertara deitu (5); bertara egin (4); bertara entzunda (3); bertara eraman (10); bertara eramango (3); bertara eramateko (3); bertara eramaten (4); bertara etorri (6); bertara heldu (8); bertara heltzea (4); bertara heltzean (4); bertara heltzeko (4); bertara heltzen (3); bertara hurbildu (14); bertara hurbildu ziren (3); bertara hurbiltzeko (4); bertara hurbiltzen (4); bertara igo (6); bertara igo eta (3); bertara igotzea (3); bertara iristean (7); bertara iristeko (14); bertara iristen (4); bertara iritsi (19); bertara iritsi ahal (3); bertara iritsita (3); bertara itzuli (5); bertara itzuliko (3); bertara itzultzen (4); bertara jarraitu (3); bertara jauzi (3); bertara jo (4); bertara joan (60); bertara joan aurretik (4); bertara joan behar (3); bertara joan eta (18); bertara joan nintzen (3); bertara joan zen (6); bertara joan ziren (5); bertara joanda (6); bertara joandako (8); bertara joango (3); bertara joatea (9); bertara joateko (19); bertara joateko deia (3); bertara joaten (9); bertara lanera (3); bertara sartu (15); bertara sartu eta (3); bertara sartzeko (9); bertara sartzen (4)

bertatik bertara (194); bertatik bertara bizi (7); bertatik bertara entzun (3); bertatik bertara entzunda (3); bertatik bertara ezagutu (10); bertatik bertara ezagutzeko (11); bertatik bertara ezagutzen (4); bertatik bertara ikusi (19); bertatik bertara ikusteko (12); bertatik bertara ikusten (5); bertatik bertara ikustera (3); bertatik bertara jarraitu (3); ere bertatik bertara (3): partida bertatik bertara (4)

etorri zen bertara (3); guztiak bertara (4); iritsi ziren bertara (3); jendea bertara (4); jo zuen bertara (3); poliziak bertara (3)

bertaraino heldu (3); bertaraino iristen (4); bertaraino joan (12); bertaraino joan beharra (3)

bertatik bertarako (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus