Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Han arkaitz bat ikusiko duk; bertantxe, egin zulo bat lurrean, eta eskaini edaria hildakoen ohorez. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 71. orr.
Bertantxe eseri zen, ziegako atean; bizkarra murruaren kontra jarri eta musika entzuten gelditu zen Sofik jotzen zuen bitartean. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 34. orr.
Eta une hartan bertantxe Wandari erraiak suzko erruberak bailiran harrotu eta argitu zitzaizkion. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 88. orr.
Azkeneko pastilla irentsi eta ezbaian geratu zen zutik, bere buruari galdezka, artean adeitsu eta xalo, zeharkako jakin-minez itaunka, heriok jo eta orduantxe eta bertantxe hilko ote zuen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 175. orr.
Gure etxetik bertantxe. tximeleta-balbula zapaldu, eta erregai gehiago erretzen da, eta bertantxe abiadura handitzen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 201. orr.
Lehenbailehen burutu nahi zuen lana eta, gehiago luzatu gabe, bertantxe atera zituen paperak kutxatik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 200. orr.
Edo eskatzen didazu barkamena zure lotsagabekeriagatik, edo bazoaz bertantxe bulegotik! Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 133. orr.
Deiarazi zuen berehala anaia hura eta agindu zion bertantxe aitor zezala bere barruan sortutako gorrotoaren pozoia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 986. orr.
Gazteak, Jainkoak argituta, usapal guztiak eman zizkion bertantxe San Frantziskori. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 985. orr.
Nastasia Petrovnak bertantxe bidali zuen Fetinia hori egitera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 89. orr.
Nire aldamenetik barrutiko funtzionario bat igaro, eta bertantxe hasten nintzen pentsatzen: nora ote doa? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 166. orr.
Seguruenik, une hartantxe bertantxe suertatuko ziren lehenengo zauritu larriak eta, agian, lehen hilak ere bai. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 100. orr.
Orduantxe bertantxe, Kanariar Uharteetan, Tenerife hiriko Elenaren etxean, goizeko zazpiak eta hogei segundo jo zituen telebista gaineko ordulari kuartzozkoak. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 137. orr.
Adibidez, badator bekatu larri bat egiteko pentsamendua; eta pentsamendu horri bertantxetik jarkitzen natzaio, eta garaitua gelditzen da. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 53. orr.