Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esnategi kalean barrena zetozen Gazteluko soldaduak, gero eta bertago; eta Putzu kalea jadanik gurutzatzen hasten. Txillardegi «Putzu», 1999 - 15. orr.
Eta bertago genituen muino apalagoak berak ere, elurpean ikusi genituen luzaz. Txillardegi «Putzu», 1999 - 205. orr.
Sutondotik bertago jarri ninduen, hoztu ez nendin. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 191. orr.
Leundu gabeko hiperboleak, pitokeriatik bertago dauden adierazpenak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 255. orr.
Nik badakit harkaitzak direla, harriak, bolkanikoak seguru aski: bertagotik aztertu eta egiaztatu beharko litzateke puntu hau, nolanahi ere. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 33. orr.
Bertagotik aztertzen hasi eta atzamar artean desegin zitzaidanean, izaki biziduna zela ohartu nintzen, zizarea zela, edo harra, edo horrelako zerbait. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 233. orr.
Kez oratutako uztai ibiltari zabal batek inguratu zuen Lakar, gero eta bertagotik, eta korapilo eskerga beldurgarria pixkanaka hesten zelarik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 248. orr.
Gaurkoan bertagora natorkizu. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 147. orr.
Ametsa behar zuena arimatik egotzirik, bertagotik aztertu nuen eraikinaren benetako itxura. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 34. orr.
Bertagotik nik itsasoa dastatu nahi, ordea. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 36. orr.
gero eta bertago (5)