Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
berrukitu, berruki, berrukitzen du ad berriro ukitu.
Legazpiko idazlearen iritziz, «oso pozgarria» da lanen bat itzuli ahal izatea, eta, hainbat ideia «berrukitu eta berridatzi» baditu ere. Berria - Kultura 2004-06-12
Pentsamendua oso gutxi berrukituz [...] ETAtik, Euskadiko Ezkerratik, PSOEtik, PPraino xuxen-xuxen paseatu ahal izan du, beti triunfalki. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 16. orr.
Sieyès eta Renanen argazkiak arduratsu berrukitu eta polikitu diren bezainbat, Herder eta Goetherenak itsuski manipulatzen eta faltsiatzen dira horretarako. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 137. orr.